370 Zenbakia 2006-11-17 / 2006-11-24

Euskobooks

Aipamena. Arbolaren erbesteko sustraiak: Euzkadiko lehenengo Jaurlaritzako burukideen bizitzak

Egileak: Aitziber Lekuona Ilundain, Iñaki Garrido Yerobi Argitaratzailea: IVAP Orrialde kopurua: 230 ISBN: 84-7777-306-8 Ezaugarriak: “1936an militarrek Errepublikako legezko Gobernuaren aurka altxatu zirenean gerra latz eta jasangaitza eragin zuten. Gerra hark, gerra guztiek bezala, ez zuen bakea ekarri, garaileak eta galtzaileak baizik. Gerra haren ondotik, 40 urte luzeko diktadura etorri zen; eta urte horietan hil, jazarri, kartzelan sartu edo erbestera bidali zituzten askatasuna, justizia eta demokrazia defendatu zituzten asko eta asko. Inork ezin du oinazearen monopolioaz jabetu, baina inongo zalantzarik gabe, Euskal Herria, orokorrean, eta milaka eta milaka herritar, bereziki, basakeria haren biktima zuzenak izan ziren. Baina beharbada, hona hemen horiek guztiek eraman behar izan zuten irain larrienetako bat: ukatu egiten zieten eraman behar izan zutena gogora ekartzeko eta horren berri ondorengoei emateko eskubidea. Euskaldunen belaunaldi oso batek bizi behar izan du ahaztuta denbora luzean”.