Aipamena. Bizkaiko emakumeen lanbideak eta zereginak. Atzoko eta gaurko irudiak: Profesiones, oficios y tareas de las mujeres en Bizkaia. Imágenes de ayer y de hoy
Egileak: Arantza Pareja Alonso, Karmele Zarraga Sangroniz Argitaratzailea: Bizkaiko Foru Aldundia Orrialde kopurua: 261 ISBN: 84-95790-12-2 Ezaugarriak: Liburu honen helburu nagusia emakumeen ekoizpen jarduera erakustea da, hau da, urteetan zehar ikusi ez den edo gutxietsi den hori irudi grafikoen, argazkien, bidez erakustea gaur arteko ibilbide historikoa eginez. Egungo gizarteak berdintasunerako eta genero bereizkeria ezabatzeko helburu zehatzak ditu eta, ildo horretan, oinordetzan hartu dugun gizarte honetako esparru guztietan emakumeek izan duten parte hartzeari buruzko memoria historikoa berreskuratzeko eskatzen du. Liburu hau gizonentzako nahiz emakumeentzako da, baina batez ere egun Bizkaian bizi diren belaunaldi guztietako emakumeei zuzentzen zaie. Emakume horiek talde aktibo gisa ikus daitezke gure memoria historikoan, benetako berdintasuna duen gizarte berri bat eratu duten milioika emakumeren isilpeko lana zabaldu eta aldarrikatuko dutenak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.