369 Zenbakia 2006-11-10 / 2006-11-17

Euskobooks

Aipamena. Administrazio-zuzenbidearen hastapenak

Egilea: Xabier Arzoz Santisteban Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 510 ISBN: 84-8373-679-9 Ezaugarriak: Ikasleek administrazio - zuzenbidearen irakasgaiarekin izango duten lehenengo topaketa ahalbidetu eta erraztu nahi du liburu honek. Haren helburuak administrazio-zuzenbide orokorraren oinarrizko kontzeptuak eta egiturak azaltzea eta zuzenbide-adar honetako arazoei buruzko gogoeta eta ulermena sustatzea dira. Liburu honek ez du zuzenbideko ikasleentzat soilik izan nahi, baizik eta administrazio-zuzenbidearen hastapenak ezagutu nahi dituzten unibertsitateko ikasle eta administrazioaren zerbitzuan lan egiten duten guztientzat, beren ikasketak edozein izanik ere (ekonomia- eta enpresa-zientziak, politika-zientziak, lan-harremanak, gizarte-lana eta abar). Batetik, liburuaren estiloak eta azalpenen tonuak, hasieratik, kontuan izan dute irakurle mota guztien behar-ezberdintasuna. Bestetik, argitalpen honek erraztasun batzuk eskaintzen ditu irakurlea liburuaren barruan azkar mugi dadin eta informazioa azkar eskura dezan.