Aipamena. Euskara Jendea: Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza
Egilea: Jaun Carlos Etxegoien, Xamar Argitaletxea: Pamiela Orrialde kopurua: 282 ISBN: 84-7681-491-7 Ezaugarriak: Nola bizi izan du gure jendeak euskara? Zein izan da hizkuntzaren bilakaera? Nola ikusi izan dugu geure burua? Nolakoak izan dira etorri edota iragan diren herri/kultura desberdinekiko harremanak? Nola ikusi izan gaituzte?... Euskara jendea lana galdera hauek eta beste hainbat gehiago erantzuten saiatzen da, era zinez ulerterraz eta atseginean. Xamarrek garatu ohi duen estiloan: hizkuntzaren inguruko azterketa sakonean oinarriturik, bidaia berezia eskainiz, hamaika albiste, notizia, berri, datu eta adierazpen zehatz eta interesgarri tarteko, asko ezezagunak edo guti ezagutuak. Irudi, argazki eta marrazkiz ere -600 bat- ezinago eder apaindua. Gure herriko historia, funtsean, era berritzaile eta benetan eraginkorrean emana: hizkuntzaren ikuspegitik eta eskutik, haria euskara dela. Hots, zeharo osasungarri den ikuspuntu aldaketa, hizkuntza eta jendarte mailan. Orhipean ezagunaren antzera, beraz, harrera eta oihartzun zinez zabala edukitzeko osagai guztiak dauzkan liburua da, eskoletan, euskaltegietan, kultur elkarteetan... jendarte osoan. Pitxi bat, azal eta mami.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.