Egileak: Juan Inazio Ugartemendia - Maite Zelaia (koord.) Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 174 ISBN: 84-8373-851-1 Ezaugarriak: Euskararen normalizazioa konplexutasun handiko prozesua da, eta hori, neurri batean, bere erritmo desberdinetan ispilatzen da. Justizia administrazioa eta Zuzenbidearen mundua, oro har, normalizazioa astiroago gauzatuz doan eremu horietakoak dira, alde batetik, arloaren zailtasun linguistiko berezkoengatik, eta, bestetik, arauak eta legeak Euskal Herritik kanpoko instantzietan eginak izateagatik. Hori horrela izanik ere, bai autogobernu lanak eta bai Zuzenbide fakultateen jardun akademikoak premia biziaz eskatzen digute oinarrizko lege testuak euskarara ekartzea. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bat egiten dute konpromiso horretan, eta hortik dator LEGEAK-LEYES bilduma hau, lege testuak euskaraturik eskaintzen dituena.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.