Egileak: Txema Luzuriaga Argitaletxea: Ediciones Beta Orrialde kopurua: 171 ISBN: 84-89212-33-3 Ezaugarriak: Deustuarrek eta instituzioek utzitako materialaz liburu bi argitaratu ditut. Honako hau azken argazkia da. Irudi horrekin gaur egun Deustuko Errepublikako historiak bizi-bizirik segitzen duela nabarmendu nahi dut. Horra hor gure herriko udal autonomia, Alkatearen irudian islatuta. Erriberako industria eta portu giroa Mariñelak hezurmamitzen ditu. Eurekin batera, andre bi: Txakogileak Deustuko baserriak ordezkatzen ditu bere produkturik famatuenarekin -txakolina- eta Sirgarriak, aski ezezaguna bada ere, ogibide garrantzitsu bat dakar gogora, itsasadarrean gora eta behera gabarrak eta barkuak garraioan zituzten emakumeak alegia. Ondalan konpartsak suspertu ditu pertsonajeok, eta baita Deustuko antzinako bizimoduko beste batzuk ere: Pilotaria, Esnesaltzailea, Ikazkina eta Laiaria. Erraldoi horien bidez gure txikiei jakinarazi ahal diegu pertsona horiek nortzuk ziren eta gure historian zelako leku handia eduki duten, gurebihotzeko Deustuko Errepublikako historian ere partaide senti daitezan.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.