376 Zenbakia 2007-01-05 / 2007-01-12

Euskobooks

Aipamena. Gaitasun Gabetzea: Zaharren eskubideak babesteko bermea

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte Politikarako Departamendua Orrialde kopurua: 28 ISBN: 84-7907-506-6 Ezaugarriak: Gure gizartea zahartzen ari zaigunez, adineko pertsonen artean etengabe handitzen ari da ezindu fisikoen nahiz pskikoen kopurua. Adinekoen osasun arazoen artean, dementzia hirugarrena da maiztasunaren aldetik. Gipuzkoako egoitzetan eta eguneko zentroetan, adibidez, erabiltzaileen erdiak dementziako gorabeheraren bat du. Hori ikusita, laguntza baliabideak pertsona horien behar bereziei egokitzen saiatu behar gara bai administrazioak eta baita adinekoen bici kalitate hobearen alde lan egiten duten eraile guztiak ere. Esate baterako, baliabide psikogeriatrikoen sarea hedatu behar dugu, laguntza berezien programak moldatu behar ditugu eta profesional gero eta espezializatuagoak prestatu behar ditugu. Dena den, neurri horiez gain, beste batzuk ere har daitezke, argitalpen honetan agertzen duguna, adibidez. Izan ere, bere egintzen jabe ez den adinekoa gaitasun gabetzea eta, ondorenean, haren tutoretza edo kuradoretza artesa legezko neurria da, adinekoa babesteko eta haren eskubide nahiz interesak babesteko hartzen den legezko neurria alegia. Informazioa da sendagairik onena kontzeptu horiek sor ditzaketen erreparoak uxatzeko. Horregatik bada, argitalpen honen bigarren edizio berritu honek lagundu diezaietela profesionalei eta senideei une oro erabaki egokiena hartzen. Horra hor gure nahia.