378 Zenbakia 2007-01-19 / 2007-01-26

Euskobooks

Aipamena. Giza gorputza lanean

Ezaugarriak: Imajina ezazu ingeniaria zarela, eta makina bitxi bat diseinatzeko eskatu dizutela: eboluzioak dagoeneko asmatua duen eta gizakia deritzon horren berdina, hain zuzen. Zer material erabiliko zenuke atal bakoitzerako, kasuan kasuko eginkizuna eta eraginkortasuna kontuan harturik? Nola antolatuko zenituzke behar diren sistemak? Izan ere, ibiltzeko (jauzi, laster,dantza... egiteko), elikatzeko, mundua hautemateko eta are pentsatzeko gai izan behar du makinak,besteak beste. Bai eta bere matxurak arian-arian bere kasa konpontzeko ere. Oso aurreraturik dago gizakiaren teknologia,baina, hura guztia erabilita ere,urrunetik ere ez zenuke lortuko berdintzerik hautespen naturalak urteen poderioz ondutako makina arrigarri hori. Saioak, hala ere, merezi du: besterik ez bada,makina naturalaren lorpenak (eta hobekizunak) balioesteko eta apailatu beharreko gizagailu horren nondik-norakoez jabetzeko. Gure gaurko jakintzaren eta (bio) teknologiaren mugak non diren ikusteko ere ez da bide txarra. Ideia horretatik tiraka atondu du Lenihanek liburu hau. Atalka ekin dio makina horren antolaera ikuskatzeari,aurrez aurre jarriz bere ingeniari-ezaguera eta biologian adituagoengandik jasoa. Ikuspuntu bereziak ematen dio originaltasuna saiakera xume bezain jakingarri honi.