Egileak: Joanes Arrossagaray eta Mayi Arrossagaray Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 251 ISBN: 978-84-7907-546 Ezaugarriak: Joanes Arrossagaray zenak bere lehen bertsuak 16 urtetan kantatu zituen, apezpikua herrira konfirmazionetara etorririk. Lagunartean, aldiz, 18 urtetan hasi zen. Iparraldeko plaza ainitzetan kantatu zuen; guttiago Hego-aldean. Bere adineko kantu lagunak: Mendiburu, Alkat, Irigaray... Hauek bertsulari gizaldi bat osatzen zuten, beren aurretik Mattin, Xalbador, Zubikoa, Iriarte, Xanpun, Ezponda, eta abar zirelarik. Arrossagaray zenak paperean eman bertsuak bildu ahal izaiteko bi iturri ukan ditugu. Bata, beraren alargunak idatzi kahier haundi bat, senarraren bertsu andanak berak hantxet kopiatzen baitzituen letra garbi-ederrez. Bestea, Herria astekaria. Lehen bertsu andana 1965 urtekoa du: azkena, aldiz, 1996koa. Bitarte hortan dozenaka eta dozenaka bertsu sail eman zituen paperean, sujet edo gai ainitz erabiliz. Bertsu hoien bilduma eskaintzen dugu, beraz, aurretik Arrossagarayren alargunak idatzi aintzin-solasa delarik. Liburu honek bi gauza eder erakusten dizkigu: batetik, Iparraldeko bertsugintzaren berezitasuna; eta, bestetik, Garaziko euskera jator eta aberatsa.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.