314 Zenbakia 2005-09-16 / 2005-09-23

Euskobooks

Aipamena. Fosilen ataria

Egileak: Rosa Domènech, Jordi Martinell Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 353 ISBN: 84-8373-682-9 Ezaugarriak: Liburu honen bitartez organismo fosilen talde nagusien morfologiari eta sistematikari buruzko oinarrizko ezagutzak eman nahi dizkiegu Paleontologiako ikasleei eta ikertzaileei. Ez da sailkapen zehatza biltzen duen eskuliburu bat, hondar fosilak goi mailako kategoria taxonomikoetan identifikatzeko eta behar bezala deskribatzeko aukera emango duen tresna bat izanik. Lan hori funtsezkoa baita, bai geroko lan paleontologikorako (lurren datazioa, ikerketa paleoekologikoak, eboluzioa, etb), bai komunikazio garbia izateko espezialista ez direnen eta Paleontologiaren profesionalen arten. Liburuaren eskema orokorrean hiru atal nagusi bereizi dira: paleobotanika, ornogabeak eta ornodunak. Atal bakoitzari trataera berezia eman zaio. Atalik morfologikoena ornogabeena da, aztarnategi paleontologikoetan gehien aurkitzen diren fosilena. Beste bi ataletan ezaugarri orokorrak eta eboluzioarekin zerikusia duten alderdiak lantzen dira gehiago.