313 Zenbakia 2005-09-09 / 2005-09-16

Euskobooks

Aipamena. Kultura eta identitate erbesteratuak: (Nomadologia subalternoak)

Egilea: Imanol Galfarsoro Argitaletxea: Pamiela ISBN: 84-7681-435-6 Ezaugarriak: Lan honetan, giza eraldakuntza iparrean, adierazpen moduko saioak garatzen dira Ikasketa Kulturalak (Cultural Studies) eta Ikasketa Subalternoak (Subaltern Studies) arloetan: bidaia eta kulturaz, nomadologia subalternoez, postnaziotasunaz, diasporaz, intelligentsiaren kinkaz (boterezalea vs giza-partaidetza eralda-tzailea), identitate erbesteratuaz, subordinatuez, ihauteriaz, kon-tsumo kultura eta holismoan oinarrituriko medikuntzaz… «Galfarsororen lana […] pentsaera berri bat inauguratzera dator, bide batez, eztabaida anti-humanista anglosajoiarekin errekonektatuz eta Euskalerrian saiakerak izan dituen ekarpen anti-humanista urriak era berean erreskatatuz. […] Euskalerri diasporiko baten manifesto da: globalizazioari eta neoliberalismoari aurre egiteko geratzen zaigun lekune subalterno koherente bakarra. […] Gure autorearen mailukada teoriko honen azken ondorioak irakurleak liburu honetan leituko ez baditu ere, pentsagai emaro suertatuko zaio.» (JOSEBA GABILONDOk hitzaurrean)