Egilea: Xabier Agirre Urteaga Argitaratzailea: Euskaltzaindia, BBK Fundazioa Orrialde kopurua: 180 ISBN: 84-95653-70-2 Ezaugarriak: XX. mende korapilatsua bukatuta, betiko ideologiak krisian daudela nabari da. Sozialismoak arazo txiki guztiak arazoaren menpe jartzen ditu, hots, klaseen arteko borrokak ebatziko lituzke beste guztiak, hala nola, sexuen arteko berdintasuna, taldeen identitatea edo nork bere bizimodu-egitasmoak aurrera ateratzea. Liberalismoak uste izan du, behin sozialismoa garaituta, bera nagusi dela. Beraren soluzioa, sinpleagatik, arrakastatsua da; askatasuna lelo propagandistiko gisa erabiltzen du etengabe, baina azpiegitura ekonomikoari mesede egiten dio, besterik ez. Berdintasun materiala ere ez du aintzat hartzen. Alabaina, XX. mendeko kezka nagusiok, askatasuna eta berdintasuna, oraindik hor diraute hausnarrerako, eta, izan, badira pentsalariak (Rawls, Bobbio, Habermas,...) biak uztartu nahi izan dituztenak. Bestalde, historiak Giza eskubideak eman dizkigu, eta abiapuntu gisa ez dira nolanahikoak. Oinarritze filosofiko ahula dute, ordea, eta gauzatzea ahulagoa. Beraz. orain artekoa bertan behera utzi gabe, garaiak parean jartzen dizkigun erronkei aurre egiteko tenorean gaude. Erronka horietan biziena pluralismoa da. Nola ezkondu gizarte baketsu eta egonkor batean elkarren aurkako ikuspegiak? Hiru kontzeptu nagusi hauen inguruan (askatasuna, berdintasuna eta pluralismoa) bilbatu da saiakera hau. Arazoen aurkezpena eta soluzio batzuen azalpena daude orrialde hauetan.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.