311 Zenbakia 2005-07-29 / 2005-09-02
García de Cortazarren iritziz, lehenengo hirien sortzea, merkatal ekintzaren berpizte dokumentatua eta Bizkaiko Jaurgoaren sortze fisikoa XIII. mendeko (1200-1300) hiru berrikuntzak dira, suposatzen dutenak bizkaitarren interesen eremuen zabalketa, merkatari bezala agertuz Burgos eta Andaluzian (Sevillan) hegoaldean, eta Frantzian, Flandesen eta Ingalaterran iparraldean. Merkatal proiekzioaren joera hau jarraituz, Jaurgoan XIII. mende honetan sortutako hiriek izaera komertzial argia izango dute (Balmaseda, Orduña, Bermeo, Plentzia, Otxandio, Lanestrosa, Durango, Ermua eta Bilbo), ukaezinezko erlazioa ezarriz hego-ipar ardatza (barnekalde, kostalde) eta euren artean. Bermeo. Argazkia: Euskal Museoa. Bilbo.
Hego-ipar ardatz hau XVII. menderarte mantentzen da. Borboien dinastiaren etorrerarekin, XVIII. mendea aldaketa mendea penintsulan, koroaren politikak bide erakuntza berri baten oinarriak ezarri, eta bideen eraketari buruzko arautegi orokorra finkatuko baitu.
Bizkaiaren integrazioak komunikazio sare horretan, lurraldearen topografia izango du baldintzapen legez. Bere mendi portuen zeharkako sarbideek, inguru menditsuek definituriko ibaien ubideak jarraitzen dituzten bideak eratuko dituzte, eta Orduña, Urkiola eta Balmasedaren kasu konkretuek Bizkaiaren arteria nagusiak zuzentzen dituzte, hau da, Nerbioi, Ibaizabal eta Kadagua.
Ipar/hego, Ekialde/Mendebalde ardatzen inguruan perfilatuak, Bizkaiko komunikazio bide nagusiak izan dira azkeneko helmuga bezala hasiera baten Bermeo zutenak, eta XIV. mendetik aurrera Bilbo (Ipar/hego ardatza), edo erreferentzia puntu eta pasabide bezala zuten (Ekialde/mendebaldeko ardatzan: Santiagoko Bidea).
XVIII. mendetik aurrera eta funtsean XIX. mendetik aurrera, hasierako komunikazio hauek beste batzuekin osotuko dira, zeinak erlazioan jarriko dituzten lurraldeko hiri gune irtenkariak. GASTEIZ- DURANGO
Gasteizetik Durangorako bide hau, Villarreal eta Otxandiotik, dokumentazioan agertuko da batez ere XV. mendetik aurrera, gaztelau erregeen politika bideen konponketa eta egokitasun lanak potentziatzeko zuzendua egongo den momentu berean. Honetarako motiboa momentuko merkatal eta ekonomi beharrizanekin bat datorren bide sarea edukitzeko beharrizana da, batez ere kontutan izanik proiektatzen zela nazioarteko mailako komertzioa eragitea, zeinetan Gaztelerria izango den lehenengo protagonista.
XVIII. mendean zehar eta Durangotik Gasteizerako bide berriaren eraiketaren ondorioz “Urkiolako Bidea” deitzen den bideari buruzko informazio nagusia sotzen da. Hala ere, ibilbide hau ezaguna zen data horren aurretik. Hala, dokumentaturik aurkitzen dugu penintsula barne eta kostalde arteko lotura ibilbide bezala XIV-XV. mendeetatik.
1772.ean Santos Calderonek Urkiolako bidearen aipatutako ezagutza egiten duenean Gasteizetik Durangorako bide berriaren trazaketa hobeto ezartzeko dio: “que para le determinación de este proyecto y la relación que he formado he reconocido con asistencia de diferentes personas prácticas de Durango y lugares comarcanos las dos únicas veredas o salidas que tiene el Puerto de Urquiola hacia la villa de Durango y a la Anteiglesia de Abadiano [...]”. Atxarte. Argazkia: S. Yaniz.
Otxandiotik barruratzen zen bidea Bizkaian, eta Durangorantz zuzentzen zen Urkiolako portua jeitsiz bai Atxarte, Mendiola eta Abadiñotik, bai Mañaria eta Izurzatik. Bide biak Durangon bateratzen ziren, hemendik eta Oizko maldatik kostalderako jeitsiera bilatzeko: Gernikara Mendatatik, Gerrikaitzetik Lekeitiora.
Otxandiotik Urkiolara Gasteizetik Durangorako bidea bat etortzen da eta ia bere osotasunean, gaur egungo C-6211 errepidearekin. BERMEOTIK DURANGORA
Bidea Bermeotik irtetzen zen Galtzada bezala ezagututako lekutik eta Gernikako itsasadarra igaro zen. Hiriaren hegoaldean Dorre baten existentzia egiaztatzen da, Mezeta dorrea; inguruko zaharrenetarikotzat jo izan da eta bere kokagunea erreferentziatzat har dezakegu Vizcarrak Bermeoko bidea Albiz eta Mezetarantz abiatzen zela esaten duenean.
Bidea, Ajangiz eta Mendatatik, Albiz eta Mezeta torre albotik, Oiz mendira iristen zen eta Maguna Atarira zuzentzen zen, Astoaburuko muino albotik Hambrera iristeko. Hemen Maguna bezala ezagutzen dugun galtzada kokatuta dago. Hambren bidea bitan banatzen zen: Bermeorantz (Albizetik) eta Lekeitiorantz (Gerrikaitzetik). Pixkat gorago jadanik banandua zegoen bidea San Cristobal baselizarantz, eta handik jeisten zen Zenarruzarantz eta Bolibarrerantz Markinako norabidea hartzeko.
Maguna. Argazkia: J. M. Uriarte. Oiz menditik eta Iurreta eta Goiuriako terminoetatik Durangorantz zuzentzen zen.
XIV. mendekoa da bide honi egiten zaion aipamenik zaharrena, Gernikako hiriko “Carta Pueblan” (1366) Durangotik Bermeoko hirira doan erret-bidea aipatzen da: “Otros y mando que el camino que ba de Durango para la mi villa de Bermeo que baia por esta mi villa de Guernica e non aber otro lugar, sy non por esta mi villa de Guernica”.
XIII. menderarte, Bermeo, gaztelar produktuen itsasorako irteera portua izango da eta momentu horretararte Burgos-Gasteiz-Otxandio-Urkiola-Bermeo ibilbidea penintsulako ipar-hego norabidean printzipaletako bat izango da. XIV. mendean ekonomi eta komertzio ekintzen gunea Bermeoko hiritik deslekuratzean, Durangotik Bermeorako bidea bigarren planu batera baztertua izango da.
Guzti honekin eta Biltzar Orokorraren Aktetan egiaztatzen den moduan, XVI. Mendean oraindik zabalik mantentzen zen Durango eta Bermeo arteko komunikazioa.
Komertzio ardatz honen lekualdaketa jasan arren, Jaurgoaren komunikazioen gunea Durango izango da bere posizio geografiko estrategikoari esker, eta bere Gasteizkiko erlazioa finkatuko da bidea Bilborantz luzatuz Bermeorantz egin beharrean.
Gasteizetik Bermeorako bidearen azken helmuga, mendeen arabera, penintsularen barnekaldea izango da; nagusiki Gaztelerria eta Errioxa, merkantzi trafikoan oinarritua, zeinetan garia (ogia) eta ardoak lehentasuna hartzen duten burdin salmenta, arrain eta artile komertzioekin. XV. mendeko bigarren erdian, eta García de Cortazarrek dioenez, frantses ohialak izango dira Bizkara helduko den produktu nagusia. Gernikarantzako ibilbidean bideak gaur egun zeharkatzen dituen udalek Urdaibaiko Biosfera-Genebaldeko parte dira, eta hauetan topa ditzakegu bere iragan historikoko arrasto eta aztarnak (Foruako erromatar herrialdea, Kosnoaga kastroa, Atxetako kobazuloa...).