309 Zenbakia 2005-07-15 / 2005-07-22

Artisautza

Ion Dufurrena. Kaikugilea: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA

Juan Pedro Goñi kaikugilearen fitxa aurkeztu genizuenean, zura lantzen duten artisau hauek “aizkora eta labanaren artisauak” direla esaten genuen, gazte-gaztetandik erabiltzen dituztelako bai lanerako, bai aisialdirako bi lanabes horiek.

Aizkora eta labanaren artisau horiei dagokienez, orain arte honako hauek izan ditugu txoko honetan: Miguel Urroz, koilaragilea. Ángel Santos Ruiz Moraza, maketagilea. Román Aduriz, zurezko kateen egilea. Santiago Oteiza, kaikugilea. Juan Pedro Goñi kaikugilea. Gaurkoan, beste artisau kaikugile bat ekarri dugu gure artera, nahiz eta, geroago ikusiko dugun bezala, beste bi elementu ere egiten dituen.