
Artisautza
Ion Dufurrena. Kaikugilea: Produktuak
GARMENDIA IARTZA, Koro
Laborantzaren munduko ohiko elementuak egiten ditu: kaikuak, abatzak, oporrak, malatzak, zimitzak, idazkiak, kartolak, koilarak, sardexkak, ezkutuak, garaikurrak, etxe edo baserriaren izena zurean zizelkatuta, etab. Hainbat neurritan egiten ditu kaikuak, abatzak eta oporrak: litro laurdenekoetatik hasi, eta 16 litrotara bitartekoak.
