309 Zenbakia 2005-07-15 / 2005-07-22

Artisautza

Ion Dufurrena. Kaikugile: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

ARTISAUA

Erratzun jaio zen, 1980ko ekainaren 14an. Ikastolan egin zituen bere lehen ikasketak, eta Lanbide Heziketan aritu zen ondoren, nekazaritza arloan, Mugaireko (Nafarroa) San Martin ikastetxean. Sendiaren laborantza esplotazioan lanean hastearekin batera, hainbat ikastaro egin zituen.

18 urterekin, zizelkatzeko teknikak ikasten hasi zen, Santiago Oteiza kaikugile erratzuarraren eskutik. Bi urtez, neguko larunbata guztietan berarekin izan zen ikasten.

Ez da artisautza azoketara joaten, bere maisuari agindu baitzion hau azoketara joaten zen bitartean, Ion ez zela berari inolako lehiarik egitera joango. Azpimarragarria da gero gaztearen jokabidea.

Baztandarren Biltzarraren antolatzaileetako bat dugu, zeina uztailaren 25eko Santiago egunaren aurreko larunbat eta igandean ospatzen baiten, eta inguruko ia artisau guztiak biltzen baitituen.

Etxean bertan saltzen ditu bere produktuak. Ion Dufurrena Iñarrea

Iriartea etxea

31714 ERRATZU (BAZTAN) / NAFARROA

Tef.: 948 45 31 41