309 Zenbakia 2005-07-15 / 2005-07-22

Artisautza

Ion Dufurrena. Kaikugilea: Prozesua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

PROZESUAK

Bera arduratzen da lanerako behar duen zura mendian mozteaz, neguko ilgoran, urria eta apirila bitartean.

Urkiaren zura erabiltzen du kaikuak, abartzak eta oporrak egiteko.

Ez ditugu Ionek bere produktuak egiteko jarraitzen duen prozedura deskribatuko, bere maisu Santiago Oteizak ematen dituen pauso berberak jarraitzen baititu, eta hauek deskribatu genituen aurreko batean.

Ionek erreminta hauek erabiltzen ditu lanerako: Aizkora. Mailua. Estoki edo tornuzila. Marluze edo hortz gillotinatua. Taratilu edo barrena. Bilabirjin edo birabarkia. Adarraki edo C itxurako ahoa duen gubia. Koilara: gauz bera, baina O itxurakoa. Makila. Marruskera edo igorki txikia. Bastrena. Zerrotea. Konpasa. Gubia. Zizel edo trintxa. Arraspa. Lapitza. Lixak. Zeilu edo opaitzurra. Aliketak. Tenaza edo kurrikak. Bihurkina. Giltza ingelesa. Kalibrea. Erregela. Eskuaira. Pieza bakoitzaren oinarrian, bere inizialak ipintzen ditu.