306 Zenbakia 2005-06-24 / 2005-07-01

Efemerideak

Efemeridea. 1789 urteko ekainaren 29an Alejandro Aguado jaio zen Corella herrian

Alejandro Aguado, militar eta bankari nafarra Corellan jaio zen 1789ko ekainaren 29an, judu familia goren baten ondoko. Frantziarren inbasio garaian koronel izendatu zuten eta Soulten laguntzaile gisa aritu zen. Inperioa erori zenean Frantziara abiatu zen eta bertan banketxe bat sortu zuen, indar handiko bancaria bilakatuz. Besteak beste, Paduretako Markes izendatu zuten. Jose San Martin argentinar generalaren zaindari ere izan zen. Parisen itxi zituen begiak 1842 urteko apirilaren 14an.