304 Zenbakia 2005-06-10 / 2005-06-17

Efemerideak

Efemeridea. 1968 urteko ekainaren 10ean Pedro Sarriegi zendu zen Hernanin



Pedro Sarriegi Laburu idazle eta kulturzale gipuzkoarra Hernani jaio zen 1906an eta herri berean itxi zituen begiak 1968ko ekainaren 10ean. Paper fabrika batean lan egin zuen. Euskal antzerkia, kantak eta dantzak bultzatu zituen, batik bat. Besteak beste, ondorengo antzerkilan hauetako autorea izan da: Etxerako...nor? (1964); Jokaldi txar bat (1966); Gazteak; Zauritutako lorea; Biotzaren neurria; Jose Mari´ren urrepuxkak; Ama izaten lanak dira orratik. 1964 urtean “Jarrai” antzerki taldeak Etxerako ..., nor? antzezlana estreinatu zuen Jacinto Carrasquedoren egokitzapen bati jarraiki.