303 Zenbakia 2005-06-03 / 2005-06-10

Efemerideak

Efemeridea. 1981 urteko ekainaren 4an Agustin Anabitarte, Anabi, zendu zen Donostian



Agustin Anabitarte. Agustin Anabitarte, Anabi, euskal idazlea Donostian jaio zen 1891 urtean eta hiri berean itxi zituen begiak 1981 urteko ekainaren 4ean. Euskaltzain urgazlea izan zen eta, besteak beste, ondorengo aldizkaritan idatzi zuen: “Euskal Esnalea”; “Gipuzkoarra”; “Euskera”; “Gure Herria”; “Euzkadi”; “Riev” eta “Argia”. 1923 urteko da haren lehen obra, “Neska-mutilleri dirua aurreratzen erakusteko”. 1925 urtean “Antzinako Olimpiar Jolasak” argitaratu zuen. Baina Anabitarteren obrarik behinenak eleberriak dira: “Usauri” (1929), Euskaltzaindiako Schuchardt Saria; “Donostia”, 1932ko sari bera lortu zuena eta “Poli”, 1958an argitaratua. Donostiaren erakusle agertzen da Anabitarte bere idazkietan. Honetaz gain, bidaldi kronika bat ere argitaratu zuen, “Aprika-ko basamortuan” (1961), Algerian barrena egindako bidaiaren kontaketa errealista. Gazteleraz “Patrones y capitanes de yate” argitaratu zuen 1958an. Gainera, Anabitarte argazkizalea zen eta, besteak beste, bidaldietako erreportajeak eta erakusketak burutu zituen.