Efemeridea. 1879 urteko maiatzaren 30ean Juan Etxamendi Larralde, Bordel, hil zen Luzaiden
Juan Etxamendi Larralde. Juan Etxamendi Larralde, “Bordel” izengoitiarekin ezaguna zen bertsolari eta olerkilaria, 1879eko maiatzaren 30ean zendu zen Luzaiden, bere jaioterrian. Lehen Karlistadan presondegiz presondegi ibili zen. Bertsotan eman zuen bere bizimoduaren berri; antimonarkiko eta antikarlista amorratua izan zen, batez ere apaiz karlisten kontrakoa (Apezen kantuak; Carlisten kantiak; Sacerdoten contrakoak; Carlos zazpigarrenaren kontra). Oso erlijiosoa zen eta egindako kantuez damutu egin zen azken urteetan. Beste hainbat abesti ere egin zituen, guztiak bere bizitzako gorabeheren isla (Donostian soldadu; Lurraren pean sar nindaiteke; Mendekoste Bestetan; Ene andre gaiari; Limite gainian; Oroit gaiten guztiok).
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.