300 Zenbakia 2005-05-13 / 2005-05-20
Jean Gratien Haritschelhar Duhalde. Euskal idazle eta hizkuntzalari baxenabartarra Baigorrin jaio zen 1923ko maiatzaren 13an. Tolosako Unibertsitatean eta Sorbonan ikasi eta Bordeleko Unibertsitatean gaztelania, euskara eta euskal literaturako irakaslea izan da. Baigorriko alkate eta Baionako Euskal Museoko zuzendaria izateaz gain, Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku-Batzordeko kontseilari izendatu zuten 1982an. Etxahun olerkariari buruzko tesiarekin doktoratu zen. Hitzaldi anitz prestatu eta euskal aldizkari anitzetan parte hartu du, batik bat Herrian. Euskaltzain osoa da 1962az geroztik; urte askoan euskaltzainburuorde izan ondoren, 1988an euskaltzainburu hautatu zuten. EIZIEko ohorezko kidea da 1996az geroztik.
Argitalpenak: 1963: Martin Larralde Bordachuri, le poète galérien Gure Herria-ren separata 1969: Le poète souletin Pierre Topet-Etchahun (1786-1862). Contribution á l'étude de la poésie populaire basque du XIXeme siécle Societé des Amis du Musée Basque 1970: L'oeuvre poétique de Pierre Topet-Etchahun Ellacuria 1983: Etre basque Privat 1989: Hommage au Musée Basque Societé des Amis du Musée Basque 1995: Ponttokeriak Elkar