298 Zenbakia 2005-04-29 / 2005-05-06

Efemerideak

Efemeridea. Manex Erdozaintzi-Etxart 1984 urteko apirilaren 29an zendu zen Frantziako Tolosan



Manex Erdozaintzi-Etxart. Manex Erdozaintzi-Etxart Nafarroa Behereko Ibarlan jaio zen 1934ean eta Okzitaniako Tolosan itxi zituen begiak 1984ean. Idazle izateaz gain eragilea izan zen hainbat eta hainbat arlotan. Frantziskotar sartu zen txikitan eta Frantzian barrena egin zituen ikasketak; Brive, Bezier, Pabe eta Parisen. Alta, etxetik urrun deskubritu zuen aberria eta Euskal Herrira itzuli zituen begiak. Euskarari laguntzeko talde eta ekintza ezberdinen bultzatzaile izan zen, arlo kulturalean zein soziopolitikoan. “Egan”, “Eusko Gogoa”, “Gure Herria”, “Yakin”, “Elgar”, “Gazte”, “Herria” eta “Olerti” aldizkarietan eman zituen argitara bere olerkiak eta hitz-lauz eginiko lanak. Eleberri labur bat ere idatzi zuen.