297 Zenbakia 2005-04-22 / 2005-04-29

Efemerideak

Efemeridea. 1885 urteko apirilaren 23an Jorge Aguirre idazlea jaio zen



Zegaman jaio zen 1885eko apirilaren 23an Jorge Aguirre euskal sortzailea. “Gure Mutilak” izeneko aldizkariko sortzaile eta kolaboratzaile izan zen eta ondorengo komunikabideetan idatzi zituen hainbat artikulu: “Jesus?en Biotzaren Deia”, Donostiako “Argia” astekaria, “Yakintza” eta “El Mensajero del Corazon de Jesus de Bilbao” izeneko argitalpenak zuen euskarako bertsioan. 1926 urtetik aurrera askotariko obrak idatzi zituen eta 1934ean 544 orrialdeetako “Luistarren Elizliburua” sortu zuen. Estatu Batuetako New York hirian bizi zituen bere azken egunak 1947ko ekainean hil zen arte.