Juan Aguirre misiolari eta biografoa Aramaion jaio zen 1662an. Hemeretzi urte zituela profesio erlijiosoari ekin zion. Hogeita lau urteko gaztea zela Manilako San Pablon nobizioen maixu gisa aritu zen. Hamabi urte geroago Filipinetako Hagonoy eta Columpit hirietako abade izendatu zuten eta kargu hori okupatu zuen hil zen arte; 1712eko maiatzaren 12a arte, hain zuzen ere. Besteak beste, Verónica de Vinasco beataren bizitza idatzi zuen.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.