298 Zenbakia 2005-04-29 / 2005-05-06
Jose Manuel Etxeita. Jose Manuel Etxeita idazle eta nabigatzailea Mundakan jaio zen 1842an eta bere jaioterrian zendu zen 1915eko maiatzaren 1ean. Itsas armadan zebilela, erantzukizun handiko karguak hartu zituen bere gain; besteak beste, Filipinetako administrazio-kontseilari, Merkataritza Ganbarako lehendakari eta Manilako alkate izan zen. Mundakara itzuli eta tizas astronomia, musika eta euskara lantzeari gogotsu ekin zion. “Mari-Jesus ta Iru artzañak” ipuina (1908); “Josecho” (1909); “Itzulpena” (1914); “Urikoa” (1914); “Komedia eta itsasoa” (1912); eta “Au, ori ta bestia” (1914) olerkiak idatzi zituen. Euskal aldizkarietako kolaboratzaile izan zen. Astarloa, Kanpion, Azkue, Arana Goiri eta beste hainbat euskaltzaleren ikerketa linguistikoak ezagutzen zituen; batasun ortografikorik ezaren arazoa sahiesteko sistema eklektiko bat erabili zuen, oro har herriko bizkaiera erabili bazuen ere.