Efemerideak
Efemeridea. 1890eko ekainaren 20an Pierre Duhor euskal idazle lapurtarra jaio zen Beskoitzen
Pierre Duhor Beskoitzen jaio zen 1890 urteko ekainaren 20an eta Hazparnen hil zen 1968an. Euskaltzain urgazle izendatu zuten. Besteak beste, ondorengo aldizkarietan lan egin zuen: Eskualduna, Gure Herria, Almanaka, San Frantses, Etxea eta Herria. Bere obra nagusiak Erromako Itzulia eta Francis Jammes Hazparnen (1965) dira.