305 Zenbakia 2005-06-17 / 2005-06-24

Efemerideak

Efemeridea. 1990 urteko ekainaren 17an Sabin Muniategi zendu zen Errenterian



Sabin Muniategi. Sabin Muniategi euskal idazlea 1912an jaio zen Arteaga-Gautegizen eta 1990 urtean itxi zituen begiak Errenterian. Gernikako Aita Agustindarren eskolan egin zituen ikasketak. Ondoren, Filipinetara joan zen eta bertan hasi zen euskaraz idazten. Besteak beste, Euzkerea, Euzkadi, Eguna, Tierra Vasca, Zeruko Argia, Olerti eta Goiz Argi agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Gerra aurretik Lauaxeta ezagutu zuen eta haren lagun egin zen. Gerran parte hartu zuen eta espetxean ere egon zen. Muniategirenak dira Goiz Aize (1935), Bidean gora (1970), eta Betiko alorrean olerki bildumak. 1990ean Olerki Guztiak izeneko bilduma argitaratu zioten. Unamunoren El Otro obraren itzulpena ere egin zuen Ni ez izenburupean.