
Gaiak
Plasentia de Butron Museoa. Plentzia
Zer aurkitzen dugu museoan. Eman gerturatzeko arrazoiak.
Plasentia de Butron Fundazio-Museoaren historia, nabarmenki itsasoari lotuta, eta harekin zerikusia duten gauza desberdinak berrezkuratzen eta erakusten saiatzen da. Bertan, itsas-tresnak, kartografia, maketak, garai desberdinetako irudiak, itsasgintzari buruzko agiriak... etab.,aurki daitezke. Beste alde batetik, sortu berria den liburutegi bat dauka, non gaur eguneko liburuak zein zaharragoak direnak, aurki ditzakegu. Bisitariak, objetu guzti hauen esku, ibilbilde bat egin dezake Plentziako historian zehar, balearen arrantzatik hasita, Plentziako ontziolak, nautika eskola eta bertoko marinelen historia, atzean utzi barik.
Bitxikeri bat aipatu eta deskribatu.
Erakusgai dagoen objeturik zaharrenetako bat, XVI. mendeko aingura dat da, Plentziako itsasadarretik ateratakoa. Ordea, “San Ignazio de Loyola” belaontzi petroliontziaren maketa, xehetasun handiz egindakoa, izan daiteke balio handienetariko bat.
Behin behineko erakusketak.
2004.urte bukaerararte, bi erakusketa izan ditugu. Alde batetik, Anton Bilbao Gorordo margolari plentzitarra zenaren lan piktorikoa eta bestetik, “Itsasoan galdutakoak Bilboko Abran” izekeko argazki erakusketa. Egun, “Atlantikoaz bestaldeko nabigazio konpainiak” izeneko kartelen erakusketa bat dago, aurtengo udazkenararte izango da erakusgai. Era berean, Zinta Urdinari (atlantikoa zeharkatzen arinenak ziren itsasontziei ematen zitzaien saria), erreferentzia egiten dion erakusketa bat antolatzen gabiltza. “San Ignazio de Loyola” belaontzi petroliontziaren maketa.
Bisitariak. Zein da museoaren bisitariaren perfila?
3.000 bat bisitari inguru jasotzen ditugu urtean. Gehien bat, Euskal Herri osotik, Madrildik edo Kataluniatik etorritakoak. Hala ere, atzerritik etorritakoen bisitak areagotzen ari dira. Azkenego hauek museoaren edukia uler dezaten, gidak argitaratu ditugu bai frantsesez, zein ingelesez. Denetarik etortzen da: eguna pasa etortzen diren familiak, jubilatutako marinelak, gazteak, ikastetxe edo elkarte ezberdinetatik datozen taldeak.... etab.
Martxan dauden prioektuak.
Plentziako eleizaren dorretxean aurkitzen zen erlojuaren makin aria, 1881. urtekoa, berriztatzen ari gara museoan erakusteko asmotan. Baita Web orrialde bat ere prestatzekotan gabiltza. Beste alde batetik, hurrengoko maiatzaren 18an, museoen egun internazionala ospatuko dugu. Horretarako, aurrentzako marrazki lehiaketa bat eta hitzaldi ezberdinak antolatu ditugu. Hauetariko lehenengoa, Michael Barkham Huxleyren esku, zeina euskal baleontziei buruz arituko den eta bigarrena, Lorenzo Sarmientok eskainitakoa, J.S. Elcanoren inguruan. Hitzaldi hauek, maiatzaren 2-8 egunen bitartean izango dira Plentziako “Goñi Portal” Kultur Etxean.
Ze erronka dituzue etorkizunerako?
Erronkarik nagusiena museoa ezagutzera ematea da. Plentzitarrak, Plentziako historiaren gordetzailetzat har dezaten museoa eta hortik abiatuta, kanpotarrei erakustera eman Plentziako hiribildua izandakoa. Hori lortzeko asmoz,ekintza ezberdinak antolatzen saiatzen gara.
Ze hutsune duzue eta nola nahi zenukete bete?
Ekintzak antolatzeko orduan arazorik ohikoenetako bat, aurrekontu eza da. Fundaziko batzordearen partaide direnak, borondatez ari dira. Aurrekoarekin jarraituz, leku falta ere, arazo nagusia dugu. Eraikina, 1562. urteko dorretxe bat da, beraz, ez dago handitzeko aukerarik. Buruan darabilkigu ondoko eraikinaren parte, Udal Agiritegia hain zuzen, erabiltzea museoko ekintzetarako, baina momentuz ez dugu lortu. Hala eta guztiz, lekua txikitxoa izateak, jendea museoa dotore ikus dezan eta gehiago balora dezan errazten du.
Ordutegia, helbidea, webgunea, sarreraren prezioa, eta bestelako informazio praktikoak.
Ordutegia: Goizez azteazkenetik-iganderarte, 11:00tatik 14:00etara Arratsaldez ostiral eta larunbatetan, 17:00tatik 20:00etara
Sarrera: Banakakoa, dohainik Taldekako bisitaldi gidatuak, 20¤ taldeko. (Bisita aurretiaz eskatu)
Sarbidea: Bilbao-Plentzia metroa 18 minutuko maiztasunaz Bizkaibus linea (galdetu ordutegiak)
Badago Plentziako alde zaharra ezagutzeko aukera Plentziako institutoko turismo zikloko ikasleen esku.
Interesgarriak iruditzen zaizkizuen beste informazioak. Beste zebait interes puntu Plentziako alde zaharrean eta inguruetan: . Legarrondoko ur-errota . Itsasadarra jarraituz, porturainoko ibilbidea. . Plentzia eta Gorlizko badia eta hondartza . Gorlizko itsasargirainoko ibilbidea. . Butroiko gaztelua