
Gaiak
Orozkoko Museoa
Zer aurkitzen dugu museoan. Eman gerturatzeko arrazoiak.
Museoa Legorburu jauretxean dago. Kareaga etxea izenez ere ezagutzen den eraikin bikain hau XVIII. mendekoa da eta Zubiaurreko plaza nagusian dago, Orozkoko bailaran. A-68 autobidetik gertu dago, Bilbotik 24 kilometrora.
Museo honek bailarako bizimoduaren elementu, agiri eta lekukotasun desberdinak batzen ditu. Ikuspegi desberdinak jorratzen ditu, horrela egungo errealitatea sortu duten arrazoi eta ondorioak ezagutzeko aukera ematen digularik. Museoak proposamen interaktiboak, partehartzea bultzatzen dutenak egiten ditu, eta informaziozko zein ikus-entzunezko bitartekoak erabiliz bisitariari bisita ludiko eta hezigarriak eskaintzen dizkio. Halaber, igorri nahi den mezua ez da bere edukira mugatu nahi, aitzitik, bisitaldiak jarraipena izan dezan nahi da erakusketa honekin zerikusia duten lekuak bisitatzea proposatuz. Eskaintzen artean, eta batez ere, Gorbeiako Parke Naturalarekin lotura dutenak sartzen dira.
“Orozkoko Museoa” hiru solairuko eraikina da eta bakoitza gai bat islatzeko erabiltzen da: Orozkoko Bailarako Ondare Historikoa; Bizimodu Tradizionala Bailaran; eta Gorbeiako Lurralde Garaietako Biztanleak. Artzaiaren etxola.
Bitxikeri bat aipatu eta deskribatu.
Gorbeiako zakur leial baten ondoan patxadan bazkatzen ari den ardi latxa jezteko aukera.
Behin behineko erakusketak:
· Izan direnetatik aipagarrienak.
Lino-beharrak erakusketa Superlaur kultur taldeak antolaturik. Alex Zalduaren grabatu erakusketa. Autonomia baten zatiak argazki erakusketa Supelaur kultur taldeak antolaturik.
· Laster ikusi ahal izango ditugunak.
Ez dago programa zehatzik.
Bisitariak. Zein da museoaren bisitarien perfila (baldin badago bat)? Ekimenak bisitariari egokitzen dizkiozue?
Museora hurbiltzen diren pertsonen perfila oso zabala da. Baina orokorrean bi talde nagusi bereiz daitezke: taldean datozen bisitariak aurretik itzartutako bisitara eta banaka datozen bisitariak, beren kontura.
Museoak ahal duen neurrian bisitariari egokitzen zaion bisita mota antolatzen du.
Martxan dauden proiektuak.
Heziketa zentroetatik hurbiltzen diren bisitariei zerbitzu zabalago bat emateko asmoan museoari buruzko gida didaktikoak egiteko proiektua eskuartean dugu.
Oinarrizko eskaintzatik kanpora prestatzen ditugun ekintza kulturalen programa eta behin behineko erakusketa berriak prestatu. Artzaiaren etxola.
Ze erronka dituzue etorkizunerako.
Orain arteko zerbitzuak kalitatezko zerbitzuak izaten jarraitu dezaten lanean jarraituko dugu eta era berean gure eskaintza zabaltzen saiatuko gara.
Ordutegia, helbidea, webgunea, sarreraren prezioa, eta bestelako informazio praktikoak.
Ordutegia: Ostegun eta ostiraletan: 10:00etatik 14.00etara. Larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 14:00etara. Igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara. Taldeen bisitak, asteazken, ostegun eta ostiraletan 10:00etatik 14:00etara. Bai euskaraz zein gaztelaniaz. Zita aldez aurretik eskatu beharko da.
Orozkoko Museoa Zubiaur herriko plaza 48410 Orozko Telf.: 946339823 Fax.: 946339934 museoa.orozko@bizkaia.org www.orozkoudala.com
Sarrera: dohainik.