300 Zenbakia 2005-05-13 / 2005-05-20

Gaiak

Gernikako Bakearen Museoa

GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA



Zer aurkitzen dugu museoan. Eman gerturatzeko arrazoiak.

Gernikako Bakearen Museoa “Oroitzapenerako museoa, etorkizunerako museoa”.

Gernikako Bakearen Museoa hiru ardatzetan banatzen da: Zer da bakea? Zer gertatu zen Gernikan bake ezaren momentu batean, Gerra Zibila eta bonbardeaketaren denboran? Zer gertatzen da gaur egun munduan bakearekin?

Gernikako Bakearen Museoa oso museo modernoa da eduki eta izaeran, bertan bisitariak aktiboki parte hartuko dute, bizitzeko eta sentitzeko museoa baita. Klasifikatzen zaila den museo honen barruan hurbileko gauza ugari topatuko ditu Euskadiko zein atzerriko bisitariak .

Bitxikeri bat aipatu eta deskribatu.

“BEGOÑAREN ETXEA” gela. Bertan 1937ko apirilaren 26ko egongela bat topa dezake bisitariak eta bertan sartuta Begoñaren eta bere familiaren historia ezagutuko du, baita Gernikako bonbardeaketa bizi ere. Oso gela hunkigarria

Behin behineko erakusketak:

· Izan direnetatik aipagarrienak.

Arte hacia la reconciliación (2000), Espetxean (1999-2003), Zumetaren “Guernica”, Sofia Gandarias

· Laster ikusi ahal izango ditugunak.

Arte humanista: leku sinbolikoak

Bisitariak. Zein da museoaren bisitariaren perfila (baldin badago bat)? Ekimenak bisitariari egokitzen dizkiozue?

Bisitarien perfila kulturan eta historian interesa duen pertsonarena da edo, bereziki, Gernikara hurbildu eta Gernikako bonbardeaketaz zeozer gehiago jakin nahi duenaren da.

2004an 17.187 pertsonak bisitatu zuten museoa. Leku askotako pertsona, Euskaditik bizkaitarrak gehienak, Espainiako beste autonomia batzuetatik katalanak gehien eta atzerritarren artean frantsesak.. Zabalik daramatzan 6 urteetan (1998ko apririlaren 7an zabaldu zen) 88.914 pertsona pasatu dira.

Saiatzen gara egiten ditugun ekimenak bisitariei egokitzen.

Martxan dauden proiektuak.

Momentu hauetan martxan ditugun proiektuak hauexek dira:

- “Bakearen Bidea” ibilbidea (Pforzheim, Alemania – Gernika-Lumo) www.bakearenbidea.org - Nazioarteko Bake Museoen Kongresua www.bakemuseoenvnazioartekokongresuagernika.org - Tailer didaktikoak: web quest ... - “Museoen gaua” eta Museoen egunaren ospakizun bereziak (Maiatzaren 14 eta 18an) - Web orrialdea bukatu eta kontsultagarri jarri - Arte Humanista: leku sinbolikoak erakusketa - “Passages of peace” instalazioa - etab

Ze erronka dituzue etorkizunerako.

Museoa Euskal Herrian ezagutarazi, oraindik jende asko baitago ezer ez dakiena berataz (aurrekontua dela eta egindako marketing eskasagatik); aldibaterako erakukseten gela egokitu eta museoko hezkuntza saila garatu; nazioarteko proiektuetan parte hartzen jarraitu

Ze hutsune duzue eta nola nahi zenukete bete.

Hezkuntza arloa asko garatu barik daukagu eta honetan proiektu interesgarri ugari egin daitezke.

Ordutegia, helbidea, webgunea, sarreraren prezioa, eta bestelako informazio praktikoak.

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa Foru Plaza 1 (Udaletxe aurrean, Turismo bulegotik 50 metrotara) 48300 Gernika-Lumo Bizkaia, Euskadi Tel +34 94 6270213 Fax +34 94 6258608 museoa@gernika-lumo.net www.bakearenmuseoa.org (laster martxan 4 hizkuntzatan)

Ordutegia: Astelehena itxita (zubietan eta salbuespenetan izan ezik) Astearte-larunbata 10-14 / 16-19 Igandeetan: 10-14 Uztaila eta abuztuan , astearte-larunbata 10-19, igandeetan 10-14.

Salneurria: Sarrera arrunta 4 ¤ Sarrera murriztua (Ikasleak, familia ugariak, langabetuak, jubilatuak...) 2 ¤ Dohain: ICOM, 13 urtetik beherakoak, hileko lehenengo igandeetan eta egun berezietan (Museoen eguna, ...)

Bisita gidatuak: 4 hizkuntzetan (euskera, gaztelera, inglesa eta frantsesa), egunero 12.00 eta 17.00etan dohain (sarreraren prezioa ordainduta) zita eskatu barik norbanakoentzat. Taldeentzat beste ordu batzutan aurretiaz zita eskatuta eta 18 ¤ taldeko (25 pertsona gehienez) –ren ordainketaren truke.

Interesgarriak iruditzen zaizkizuen beste informazioak.

Museoak Gernikako bonbardeaketa, gerra zibila eta exilioari buruzko dokumentazio zentru garrantzitsu bat dauka publikoari zabalik. Ordutegia Astearte – ostiral 9.00-13.00 Astearte ta ostegun arratsaldean 16.00-19.00 Museoa elkarte hauen kidea da: ICOM eta IC-MEMO (Museos de la memoria...) Red Internacional de Museos de la Paz