300 Zenbakia 2005-05-13 / 2005-05-20

Gaiak

Bermeoko Itsas Museoa

BERMEOKO ITSAS MUSEOA



Zer aurkitzen dugu museoan. Eman gerturatzeko arrazoiak.

Euskal arrantzaleen mundua: bere bizimodua bai lehorrean, bai itsasoan... lan tresnak, aparioak, sareak, arrantzuntziak... arrantzaren inguruko industriak eta lanbideak...

Bitxikeri bat aipatu eta deskribatu.

San Lazaroren erdi aroko harrizko imajina: arrantzaleek arrantzu onak eskatzen ei eutsoen santu honi, baina holan gertatzen ez zanean irudia hartu, behera bota eta paluz eta abarrez jipoitzen zan. Bere egoereak dino esateko guztia.

Behin behineko erakusketak:

· Izan direnetatik aipagarrienak. “Itsasoa botila barruan”: itsasuntzien eredu txikiak botiletan. “Artea kontserban”: kontserba laten litografien

Bisitariak. Zein da museoaren bisitariaren perfila (baldin badago bat)? Ekimenak bisitariari egokitzen dizkiozue?

Ez dago perfil argi bat. Danatarik dator.

Ze erronka dituzue etorkizunerako.

Museoa zabaldu... urteetan zehar txikia geratu jaku.

Ze hutsune duzue eta nola nahi zenukete bete.

Leku eskastasunak dakarrezanak.

Ordutegia, helbidea, webgunea, sarreraren prezioa, eta bestelako informazio praktikoak.

Martitzenetik zapatura: goizez 10etatik 13.30etara; arratsaldez, 16etatik 19etara. Domeketan: Goizez, 10etatik 14etara.

Sarrerea dohan da.

Taldeen bisita gidatuetarako deitu aurretiaz Museora.

Bermeo Tfnoa: 946881171 Faxa: 946186454 aingeru.astui@bizkaia.net

Interesgarriak iruditzen zaizkizuen beste informazioak. Taldeei eskeintzen jaken bisita gidatuak hareen –bakoitzaren- beharrizanen neurrira antolatzen dira.