300 Zenbakia 2005-05-13 / 2005-05-20

Gaiak

Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Artea-Arratia

MORENO, Marian

Euskal Abertzaletasunaren Museoko arduraduna



Zer aurkitzen dugu museoan. Eman gerturatzeko arrazoiak.

Euskal Abertzaletasunaren Museoa bakarra da Euskadin arlo horretan. Ibilbide bat eskaintzen du modu erakargarrian Euskadiren historiako azken mendean zehar: Sabino Aranaren sasoitik eta Gernikako Estatuturaino, 36ko gerran, frankismoan eta erbestaldian barrena, hainbat lagunek dohaintzaz emandako jatorrizko gauzaki zenbaiten bitartez, elkarreraginezko eta ikus-entzunezko bitarteko modernoekin zuzkituta eta gidaridun bisita parte hartzekoak egiteko aukerarekin.

Bitxikeri bat aipatu eta deskribatu.

Piezarik preziatuena Arana Goiri anaiek egindako ikurrinaren diseinua da. Paperean dago eginda eta bertan ikurrinaren eta zutoihalaren diseinuaren marrazkia agertzen da, haien neurriekin eta koloreekin.

Behin behineko erakusketak: Zutoihala.

· Izan direnetatik aipagarrienak.

Izandako aldi baterako erakusketa: “Euzkotarren Aberria. Euzkadi da”; erakusketa horretan bisitariari Sabino Aranaren bizitza, ideologia, pentsamoldea azaltzen zaizkio panelen, ordenagailuen eta gauzen bitartez; bertan ikusi ahal dira: haren langela, argazkiak, agiriak, ikurrinaren diseinua, euskal xakearen diseinua, ...

· Laster ikusi ahal izango ditugunak.

Luze gabe bisitariak “Pro Libertate Patria… Jose Antonio Agirre” izeneko erakusketa ikusi ahalko du. Euskadiko lehenengo lehendakariaren bizitzan zehar egiten den ibilbide horretan panelak, haren argazkiak, langela eta hainbat gauza (gauza pertsonalak, agiriak,...) baliatzen dira, baita Lehendakari izateko egin zuen zina ere. Artea Arratiko Euskal Abertzaletasunaren Museoko Manu Egileor Aretoan ikusi ahalko da.

Bisitariak. Zein da museoaren bisitariaren perfila (baldin badago bat)? Ekimenak bisitariari egokitzen dizkiozue?

Asteburuko bisitariak familia osoak eta bikoteak izan ohi dira eta aste barruan talde antolatuak (ikastetxeak, elkarteak, ...). Uste dugu, bisitariari eskaintzen dizkiogun jarduerak ondo moldatzen zaizkiola; baina berritzen ari gara eten gabe, ikustera datorrenari erakargarriago eta atseginago egin dakion bisita. Jose Antonio Agirreren langela.

Martxan dauden proiektuak.

Aurtengo urterako Esteban Urkiaga “Lauaxeta” euskal olerkariaren mendeurrenari buruzko erakusketa bat prestatzen ari gara; erakusketaren asmoa da, haren bizitza kontatzeaz gain, aldi berean bisitaria “Lauaxeta”ren lanari hurbildu dakion eta ezagut dezan.

Ze erronka dituzue etorkizunerako.

Etorkizunerako dugun erronka erakusketa iraunkorra aldatzea izango da: erakusketa-gune handiagoa eskaintzea eta dagoeneko antolatzen hasiak garen historia-tailerrak finkatzea.

Ze hutsune duzue eta nola nahi zenukete bete.

Ditugun akatsen artean, erakusketa-gunea dago; une honetan oraingoa handitzen ari gara, erakusketa iraunkorra zabalagoa eta bisitariarentzako erakargarriagoa izan dadin.

Ordutegia, helbidea, webgunea, sarreraren prezioa, eta bestelako informazio praktikoak.

Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara; astelehenetan itxita. Gidaridun bisitak doan

Herriko Plaza, 39 Meñaka Jauregia 48142 Artea Arratia Bizkaia euskal@abertzaletasunarenmuseoa.org www.abertzaletasunarenmuseoa.org

Doan

Interesgarriak iruditzen zaizkizuen beste informazioak. Gure web orrian jaso dezakezue gure erakusketa guztien berri: aldi baterakoak (bisitatzeko egunak, lekuak eta orduak), oraingoak eta izango direnak; baita egindako eta egingo ditugun jardueren berri ere (egunak, lekuak eta orduak).