277 Zenbakia 2004-11-19 / 2004-11-26

Efemerideak

Efemeridea. 1857ko azaroaren 19an jaio zen Edward Spencer Dodgson euskalari ingelesa



Edward Spencer Dodgson. Euskalari ingelesa (1857-1922). 1857ko azaroaren 19an jaioa. 1886. Urtean hasi zen euskal hizkuntzaz arduratzen eta hogeita hamar urtez Euskal Herrian barrena ibili zen, euskaraz idatziko liburu, orri eta testuak han-hemenka bildu eta argitara emanez (Kardaberaz, Mendiburu, Kapanaga, Mikoleta, Otxoa de Arin, Frai Bartolomé eta Leizarraga). Liburu aztertzaile nekaezina izan zen eta Vinson-en euskal bibliografiari eginiko gehigarria eman zuen argitara (Supplément á la Bibliographie Basque, 1892). Izaera biziko gizona zen, eta eztabaida gogorrak izan zituen bere garaiko euskaralari batzuekin (Azkuerekin bereiziki). Tesi bat egin zuen Leizarragaren Testamendu Berria obrako aditz formen komunztadurari buruz eta poemak idatzi zituen euskaraz.