Efemerideak
Efemeridea. 1954ko azaroaren 10ean, duela 50 urte, heldu ziren Siloseko beneditarrak Leireko monasteriora, bertako bizitza berpizteko asmoz
XX. mendearen hasieratik, Leireko monasterioa berreraikitzeko eskariak ugariak ziren, San Juan de la Peña eta Olivarekin hasitakora jarraiki. 1946an Nafarroako Diputazioak eta Silosek, Leirera beneditar komunitate bat bertaratzea adostu zuten. Vianako Printzea erakundearen zuzendaritzapean, lanak hasi ziren. Horrela, 1954ko azaroaren 10ean, Silesko 13 monje eta 5 anaia beneditar heldu ziren. Ehun urte baino gehiago bertan behera utzita egon eta gero, bazuen berriz bizilagunik. 1836an, Mendizabal ministro liberalaren desamortizazioren ondorioz, bertako azken monjeak alde egin zuten. Ordura arte bertan gordetzen ziren altxorrak saldu egin ziren eta eraikuntzak zaintzaile gabe geratu ziren, Nafarroako erregeen gorpuzkiak barne. Iesakoek gogoratzen dute nola abereentzako eskorta gisa erabiltzen ziren altxorrak. Leireko monasterioa.