274 Zenbakia 2004-10-29 / 2004-11-05

Efemerideak

Efemeridea. Etienne Decrept, pintore, dekoratzaile eta antzerkigile lapurtarra, Baionan jaio zen 1868ko azaroaren 1ean



Etienne Decrept. Elizak dekoratzen eta eraberritzen jardun zen bere aitarekin. Baina nabarmendu zen arloan antzerki lirikoan izan zen. Maitena 1909an estreinatu zen Bilbon, arrakasta haundia lortuz. Gero Amatchi alegoriaren prestaketa eszenikoa hasi baina gerra zibilak geldiarazi zuen. Lili, Eginbidia Mandozaña, Etchezahar, Alaba eta Etcheko Angerua antzezlanetarako lan egin zuen. Euskaltzalea zen. Bidarten hil zen, 1938ko maiatzaren 8an.