Herriak
Mondragon Unibertsitatearen jardunaldiak
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
2004/01/23-30 Mondragon Unibertsitatearen jardunaldiak Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hainbat jardunaldi antolatu ditu. Hilaren 29an, ostegunean izango dira, eta "Enpresetako euskara planen eragileentzako jardunaldiak" izena jarri diote ekimenari. (Arg. mondragon.edu) Goizez eta arratsaldez egingo diren jardunaldietan, gai honen inguruko pertsonek elkar ezagutzea dute helburu antolatzaileek. Horrela, beraien iritziak, kezkak zein etorkizunerako dituzten asmoen berri emateko baliagarri izango diren jardunaldiak osatuz.