235 Zenbakia 2003-12-19 / 2003-12-29
2003/12/19-29 Kantuok jartzen ditut lana
aurkeztuko du Ruper Ordorikak Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
R musikametak.com
uper Ordorikak kontzertua eskainiko du bihar larunbata, abenduaren 20a, Zubikoako kiroldegian. Emanaldian Kantuok jartzen ditut bere azken lana aurkeztuko du euskal artistak bere jaioterrian. Ruper 1956. urtean jaio zen Oñatin, baina hamabi urterekin joan zen Gasteizera bizitzera. Abeslaria Pott Bandaren sortzaileetariko bat izan zen, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, eta Joxemari Iturralderekin batera. 1980.urtean atera zuen bere lehen diska eta hamairugarren lana aurkeztuko du bihar Oñatin. Nahiz eta askorentzat zenbaki madarikatua izan, ziur Ruperren jarraitzaileei ez zaiela arduratuko eta artistak arrakasta izango du.