23 Zenbakia 1999-02-26 / 1999-03-05

Kultur Iritziak

Luzien Etxezaharreta: "XX. mendean zehar aldaketak jazo dira Iparraldeko literaturan"

AGIRRE, María

Kultur Iritzia Luzien Etxezaharreta: "XX. mendean zehar aldaketak jazo dira Iparraldeko literaturan" * María Agirre Luzien Etxezaharreta, kazetaria eta Maiatz literatur aldizkariko koordinatzailea hurbildu zen Gasteizera joan den ostiralean, Iparraldeko literaturaz mintzatzeko. XX. mendean zehar Iparraldeko literaturan aldaketak jazo direla esanez hasi zuen hizketaldia Etxezaharretak. Bere arabera, mende hasierako idazle asko apaizak ziren Iparraldean, eta gaur egun, gehienak irakasleak eta kazetariak. Gainera, emakumeen partaidetza handituz doala nabarmendu zuen. Fenomeno horrek, jakina, idazterako orduan gai aldaketa ekarri du Etxezaharretak kontatu bezala. Beraz, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendean zehar, Iparraldeko hainbat idazlek baserri munduari eta gai moralistei buruz idazten bazuten, gaur egun aldaketa gertatu dela azpimarratu zuen. Iparraldeko idazleak bi taldetan banatu zituen Etxezaharretak, ohizkoak eta idazle berriak, nahiz eta sailkapen hori egitea erraza ez dela aitortu. Ohizko idazleen taldean, Xabier Diharce "Iratzeder", poeta donibane lohizundarra, Jamattitt Dirassar hazpandarra, Maijan Minaberri uztariztarra, Emile Larre baigorriarra eta Junes Casenave pastoral eta ipuin idazle zuberotarra aipatu zituen, besteak beste. Idazle horiek guztiak nafar lapurtera erabiliko lukete idazterako orduan, nahiz eta dagoeneko euskara batuaren bideak hartuak dituzten. Idazle berrien artean, berriz, honako hauek aipatu zituen: Jean Louis Davant eta Txomin Peillen zuberotarrak, nafarroa behereko Itxaro Borda, Jon Casenave heletarra, Antton Luku garaztarra, Mattin Irigoien antzerki idazlea, Aurelia Arkotxa eta Mailuix Legorburu hendaiarrak eta Mayi Pelot biarriztarra. Bigarren taldeko idazleak hauek, modernotasunari eta hegoaldeko idazleei lotuagoak egongo lirateke. Hitzaldiaren bukaeran, Manex Erdozaintzi Etxart izan zuen hizpide Etxezaharretak, izan ere, idazlea hil zela 15 urte beteko dira aurten, eta egunotan izango da ekintza berezirik horren inguruan.Otsailaren 26an Donapaleun eta 28an Biarritzeko Koliseoan, Hazparneko Bordaxuri antzerki taldeak "Hinki Hanka" izeneko poesia errezitaldia eskainiko du Manex Erdozaintzi Etxarten testuak erabiliz. Ikuskizun hori Txomin Hegi antzerkilariak zuzendu du. Manex Erdozaintzi Etxart Ibarlan, Nafarroa Behean, sortu eta bertako literaturan garrantzia handiko gizona izan zen. Manex frantsizkotarra izan zen, eta bere biziaren zati handi bat Donapaleun eman zuen mugimendu euskaltzalea bultzatzen. Horrez gain, "Hinki Hanka" poema liburua eta "Gauaren atzekaldean" eleberri laburra idatzi zituen. Erdozaintzi Etxart 1984an hil zen, 50 urte zituela. Bere heriotzaren 10. urteurrenean, bestalde, Elkar argitaletxeak "Hinki Hanka" poema liburua berrargitaratu zuen eta ondoren, "Manex Gogoan" izeneko bilduma. Liburu horretan, hitz hauekin goraipatzen zuten Manex: "Fraile frantsizkotar jakintsua, euskaltzalea, Donapaleuko lehen Gau Eskolaren sortarazlea, euskara batuaren lehendabiziko urratsen eremailea, irakaslea, talde animatzailea, abertzale laguntzailea, nafartar sutsua". Luzien Etxezaharreta: "En el siglo XX ha habido cambios en la literatura del País Vasco continental" *Traducción al español del original en euskera María Agirre El pasado viernes, Luzien Etxezaharreta, periodista y coordinador de la revista literaria Maiatz, se acercó a Vitoria para hablarnos en torno a la literatura del País Vasco continental. El periodista apuntó, que durante el siglo XX la literatura de dicha región ha sido testigo de cambios. Muchos de los escritores del País Vasco continental de principios de siglo eran sacerdotes; ahora, sin embargo, la mayoría son profesores y periodistas, y al mismo tiempo se evidencia la creciente participación de las mujeres. Manifestaba Etxezaharreta que este fenómeno ha provocado un cambio temático a la hora de escribir, y subrayó que cuando a finales del siglo XIX muchos literatos redactaban sobre el mundo del caserío y temas moralistas, hoy ese aspecto ha conocido una transformación.Etxezaharreta dividió los escritores del País Vasco continental en dos grupos, tradicionales y nuevos, aunque confesó que no es fácil hacer tal distinción. Dentro del primer grupo nombró, entre otros, al poeta de San Juan de Luz Xabier Diharce "Iratzeder", Jamattitt Dirassar de Hazparren, Maijan Minaberri de Ustáriz, Emile Larre de Baigorri y a Junes Casenave, el escritor suletino de pastorales y cuentos. Todos estos autores utilizarían el navarro labortano a la hora de ponerse a escribir, aunque ya han tomado el camino del euskara unificado. Entre los nuevos escritores, citó a Jean Luis Davant y Txomin Peillen, ambos de Zuberoa, Itxaro Borda, de Baja Navarra, Jon Casenave, Antton Luku, de San Juan de Pie de Puerto, al autor teatral Mattin Irigoien, Aurelia Arkotxa y Mailuix Legorburu, de San Juan de Luz, y a Mayi Pelot, de Biarritz. Este segundo grupo estaría más próximo de la modernidad y de los escritores del País Vasco peninsular. En la última parte de su intervención, Etxezaharreta hizo especial mención a Manex Erdozaintzi Etxart, puesto que este año se cumple el 15º aniversario de su fallecimiento, y estos días tendrá lugar un acto en su memoria. El grupo teatral Bordaxuri, de Hazparne, ofrecerá un recital de poesía llamado "Hinki Hanka", con textos de Manex Erdozaintzi Etxart, bajo la dirección del actor Txomin Hegi. Serán el 26 de febrero en Saint Palais y el 28 en el Coliseo de Biarritz Manex Erdozaintzi Etxart nació en el pueblo de Ibarla, en Baja Navarra, y su figura fue muy importante para la literatura de esa región. Manex, franciscano, dedicó gran parte de su vida a impulsar el movimiento a favor del euskara, y es autor del libro de poemas "Hinki Hanka" y de la breve novela "Gauaren atzekaldean". Erdozaintzi Etxart falleció en 1984, cuando contaba 50 años. En el décimo aniversario de su muerte, la editorial Elkar reeditó el libro de poemas "Hinki Hanka", y más tarde la colección titulada "Manex Gogoan", en la cual era elogiado con estas palabras: "Sabiofraile franciscano, vascófilo, impulsor de la primera Escuela Nocturna de Saint Palais, padre de los primeros pasos del euskara unificado, profesor, animador de grupo, ayudante patriota, ferviente navarro". Argazkia / Fotografía: Maria Agirre