227 Zenbakia 2003-10-24 / 2003-10-31

Herriak

Goikobaluren emanaldi arrakastatsua

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 227 > Herriak -->

2003/10/24-31 Goikobaluren emanaldi arrakastatsua Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Goikobalu abesbatzak kontzertua eskaini zuen aurreko igandean, hilak 19, Azpeitian. Emanaldia Jesusen Bihotzaren Esklaben elizan izan zen, Azpeitiko Udalak antolatutako "Udazkeneko abesbatzak" zikloaren barruan. Jende ugari gerturatu zen Arrasateko abesbatzako 28 taldekideen ahotsekin gozatzera, eta taldeko Maribel Hernandezen esanetan, jendea oso pozik geratu zen. 28 abeslari bakarrik joan ziren Azpeitira; beste batzuk aurreko astean zendu zen Mahoma, Rip musika taldearen ahotsa izandakoak jaso zuen omenaldira hurbildu baiziren. Hamabost abesti eskaini zituzten: polifoniak, euskal musika eta ingelesezko abestiren bat. Abendura arte Goikobalu abesbatzak ez du beste emanaldirik eskainiko. Abesbatzakoak Azpeitiko Jesusen Bihotzaren Esklaben elizan kantatzen Arrasateko abesbatzak 15 urte daramatza bere ekinean, eta oraindik entseiuak egiteko toki finkorik ez dutela salatu dute. Hori dela eta bi tokitan prestatzen dituzte beraien saioak. Astearteetan Arrasate Musikaleko gela batean biltzen dira, eta ostiraletan aldiz, Gazteluondo ikastolako gela batean. Egoera eskasean daudela azpimarratu dute abesbatzako kideek, eta egoera azkar konpontzea espero dute.