226 Zenbakia 2003-10-17 / 2003-10-24

Herriak

Mahomaren ahotsa itzali da

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 226 > Herriak -->

2003/10/17-24 Mahomaren ahotsa itzali da Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Karlos Agirreurreta, Mahoma, Rip punk musika taldearen abeslaria astelehenean aurkitu zuten larrialdi zerbitzuek hilik Bilboko bere etxeko ohean. Hileta elizkizunak ostegunean izan ziren Arrasate eta igande honetan, urriak 19, Besaide mendian omenaldia egingo diote talde arrasatearraren ahotsa izandakoari. Ekintza eguerdiko 12etan izango da, etaKarlosenerrautsak haizeratuko dituzte.

Euskal Herri osoan eta kanpoan garrantzia handia izan zuen taldea sortu zen Arrasaten 1981.urtean: Rip punk taldea. Partaideak Yul (gitarra), Txerra (bateria), Portu (baxua) eta Mahoma (ahotsa) izan ziren. . Rip-ekoek, Zona Especial Norte, edo No te Muevas diskoak plazaratu zituzten, sekulako arrakastarekin. 1984an AEBetako Maximum Rockn´roll aldizkariak nazioarteko taldeen bilduma batean Rip-en Anti Militar kantua kaleratu zuen. Horrez gain, taldearen bertsioen bilduma bat kaleratu zuen Ou! disko etxeak, eta Bat, bi, hiru...hamar! diskoan ere parte hartu zuten. Taldeak 1989.urtean utzi zion bere ibilbide artistikoari, baina hala ere, hainbatetan igo dira ordutik eszenatoki gainera. Argazkia: Arrasate Press. Joseba Vallés. Asko izan dira Rip taldearen eragina jaso duten euskal kantariak eta euskal kantagintzak hutsunea nabarituko du Mahomaren desagerpenarekin.