225 Zenbakia 2003-10-10 / 2003-10-17

Herriak

Udazken Kulturala

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Bergara Inicio > EM 225 > Herriak -->

2003/10/10-17 Udazken Kulturala Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helerazteko: zurkain@euskalnet.net

Bergarako kale eta lokalak kulturaz blai murgilduko dira urrian hasi eta abendua bitartean. 2003ko Udazken Kulturala antolatu du bertako udalak, eta hainbat ekitaldi eta ikuskizun izango dira herrian. Urtero jendearen parte hartzea nahiko handia izan denez, Bergarako Udalak hamar bat urte daramatza ekimen hau bultzatzen. Hala ere, hasieran Azaro-abendu musikala bezala ezagutzen zen, gaur egun Udazken Kultural izena daraman programa. Egitarauari dagokionez, oso anitza dela aipatu behar da. Besteak beste, antzerkia, erakusketak, zinea, musika eta hitzaldiak izango dira gerturatzen direnen esku.

Aste buru honetarako honako ekintzak eskaintzen dira:

Ostirala 10: Juan Luis Bikuña Agirrek idatzi eta Bergarako Udalak argitaratutako “Iriaun, frantsesen urrea eta Elosu” liburua aurkeztuko da, Udaletxeko Areto nagusian, arratsaldeko 7´30etan.

Gaueko 10etan, berriz, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako kanporaketa, Novedades Aretoan.

Larunbata11: Javier Arrillagaren kontzertua, Udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 7´30etan. Halaber gogoratu behar da, urriaren 12ra arte irekita dagoela, XIII Kirol Lehiaketako Argazkien Erakusketa.