225 Zenbakia 2003-10-10 / 2003-10-17

Herriak

Goikobalu abesbatza Bilbon

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 225 > Herriak -->

2003/10/10-17 Goikobalu abesbatza Bilbon Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helerazteko: zurkain@euskalnet.net Bi astetan zehar Bilbora joan etorriak egiten aritu ondoren, urriaren 2 eta 3an Bilboko koral elkarteari laguntza emanez, Arrasateko Goikobalu abesbatzako hainbat partaidek Mahler-en Bigarren Sinfonia interpretatu zuten Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregian. Juanjo Menaren zuzendaritzapean eskaini zuten emanaldia Bilboraino gerturatu ziren Goikobalu abesbatzako 22 kideek eta Bilboko Koralaren elkarteak. Ez da lehenengo aldia Arrasateko abesbatza beste talde batekin lankidetzan aritzen dena. Sarritan egin dute lan Donostiako Orfeoiarekin, esaterako. Aipatzekoa da azken emanaldi hauetan tronboia jotzen aritu diren bi arrasatear egon direla abesbatzako kideekin batera. Nahiz eta oraindik tokia zehaztu gabe izan, Goikobalu abesbatzakoek abenduan emango dituzte Mahler-en Bigarren Sinfoniaren beste hainbat emanaldi.