226 Zenbakia 2003-10-17 / 2003-10-24

Herriak

Arrasateko habitat naturalak liburu bihurtuta

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 226 > Herriak -->

2003/10/17-24 Arrasateko habitat naturalak liburu bihurtuta Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Urtzi Mendizabal arrasatearrak eta Rosa Agirrebeña bergararrak, Arrasateko Txoko Naturalak deituriko liburua kaleratu berri dute. Bi egileek naturarekiko grina izan dute txikitatik, eta Biologia ikasketak egin zituzten. Urtebeteko ikerketa lana egin eta beste urte eta erdi liburuan emaitzak jasotzen aritu ondoren, urriaren 13an aurkeztu zuten liburua Arrasateko Monterron Kultur Etxean.

Liburuarekin, Arrasateko ekosistemen balio naturalei buruzko emaitzak herrian zabaldu eta ingurugiroarekiko sentsibilizazioa bultzatu nahi dute bi biologoek. Hamabi ekosistema atzeman dituzte ikerketaren emaitzan, eta horien ezaugarriei buruzko informazioa ere ematen da. Azken batean, ekosistemaren presentzia bermatu beharrekoa dela ondorioztatzen dute, bai eta bio-aniztasuna suntsitzen duten inpaktu txikiko ekintzak bultzatzea ere. Liburua euskara batuan idatzirik dagoen arren, gertukoen adierazpenak, Udalako artzainarenak kasu, herriko euskaran jaso dituzte. Liburua astelehenaz geroztik salgai dago 9 eurotako salneurrian. Arrasate Press Aurkezpenean, egileekin batera Joseba Ugalde Ingurugiro zinegotzia (ezkerretik hasita lehena) eta Ignazio Lakuntza herriko alkatea (bigarrena) egon ziren.