Herriak
Bisitaldia Artiumetik Arantzazu eta Oñatira
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
2003/10/17-24 Bisitaldia Artiumetik Arantzazu eta Oñatira Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net Arantzazu. Javier Gonzalez de
Duranaren liburutik hartua.
Gasteizko Artium museoak igande honetarako, hilak 18, bisitaldi bat antolatu du Arantzazura bertako Basilikaren aldaketak erakusteko asmoz. Gidari lanetan Javier Gonzalez de Durana museoko zuzendaria arituko da. Javier aurten argitaraturiko Arquitectura y escultura en la Basílica de Aránzazu 1950-55 liburuaren egilea da. Liburua, Frantziskotarrak Arantzazun finkatu zireneko V.mendeurrena iaz izan zela gogoratuz eta Jorge Oteizaren omenez egin zuen. Bisitaldian parte hartzen dutenak Arantzazura joango dira eta basilikaren eraikitze prozesu zailari eta eman diren aldaketei buruzko azalpena izango dute zuzendariaren ahotik. Bertan bazkaldu ondoren Oñatira jaitsiko dira, herriko toki esanguratsuenetariko batzuk ikusteko. Besteak beste, XVI.mendeko Unibertsitatea; San Migel parrokia eta gotiko, errenazimentu eta mudejar estiloak nahasirik dituen Bidaurreta komentua. Arkitekturari buruzko ikastaro praktikoa jasoko dute beraz igande honetan Gasteiztik ibarrera datozen bisitariek.