173 Zenbakia 2002-06-28 / 2002-07-05

Gaiak

Txirrindularitza eta doping-a

ARRATIBEL, Iñaki

Txirrindularitza eta doping a Txirrindularitza eta doping a * Iñaki Arratibel Egun, eta azken urte hauetan bereziki, txirrindularitza oso lotuta egon da, eta dago, dopingaren aferarekin. Dirudienez txirrindularia izateko derrigorrezkoa da dopingaren barruan buru belarri sartuta egotea. Baina nire ikuspuntu medikutik, ez gizarteak eta ezta txirrindularitza munduan gaudenok ez dugu arazo hau behar den bezala tratatu. Azkeneko 10 15 urte hauetan kirola, ez txirrindularitza bakarrik, eta dopina lotuta agertzen dira. Kirolarien zori txarrerako, kalean dagoen irudia da ezin dela kirolarik egin dopingik gabe, edo hobe esanda "edozer hartu behar dela ondo ibiltzeko", nahiz argi ez egon "edozer" hori zer den. Honekin batera 1998ko Tour ean eta azkeneko Giro an gertatutakoak ez dute batere lagundu alde honetatik. Badirudi dopinga txirrindularitzan bakarrik dagoela eta ez, gutxienez hainbeste, beste kiroletan. Alde horretatik kontuan hartu beharko genuke zenbat kontrol egin diren kirol bakoitzean eta zenbat positibo izan diren, eta ziur aski gauzak nahiko nahastuta daudela ikusiko genuke, bereziki egoera ez dela hain larria. Hala ere maiz erabiltzen dugu argibide hau arazoa behar den moduan ez tratatzeko, eta txirrindularitzan izan daitezkeen benetako arazoak ezkutatzeko. Lehenengo garbi utzi beharko genuke kirolari profesional batek, entrenamendu maila handia betetzen duenean, laguntzak hartu behar dituela bere osasuna mantentzeko, bere ahalmena mantentzeko eta errekuperatzeko. Hau da, eta irakurri dugun bezala, "ezin dela Tour a espagetiekin bakarrik egin". Kontuan hartuta zein lan fisikoa betetzen duen kirolari batek, zein den bere gorputzaren gastua eta zein eskaera izaten duen egun batetik bestera, errekuperazio eta osasun beharrak asko igotzen dira. Ez badira beharrak gastuaren neurrian betetzen, kirolarien osasuna arriskuan egon daiteke, beste pertsonengan gertatzen den moduan, edo gehiago. Gizarteak bai medikamentu, bai gehigarriak erabiltzen ditu, nekea eta egoerabereziak gainditzeko, eta gutxienez lehen zuen ahalmena edo egoera berreskuratzeko, ez bada lanerako eta jaietarako ahalmena handitzeko. Eta hau ez da berdin onartzen kirolarietan, bai ordea kirolariek egin behar dituzten lan fisikoak behin eta berriro handiagoak izatea: errekor berriak, etapa behin eta berriro gogorragoak, klasika oso lehiatua, e.a. Gizarteak hipokresia edo neurketa ezberdina erabiltzen du kirolariak izaten direnean medio. Zergatik zabaldu da kontzeptu hau?. Alde batetik kirolari azkarragoak, indartsuagoak, trebeagoak nahi ditugu, baina ez dute ezer ere ez hartu behar. Baina edozein pertsonak bilera baterako, lana orduetan luzatzeko, bezperan egindakoa gainditzeko, e.a. medikamentuak hartzen baditu onartua dago edo gutxienez ez da gaizki ikusten. Non dago koska? Tranpa bat da edo osasunerako txarra da?. Ez al da txarra hainbeste etapa gogor eta menditsu segidan egitea, lehiaketa borrokatuak, bete behar diren entrenamenduak betetzea? Eta hau dena ezer ere ez hartu gabe? Puntu honetara iritsita "hartu" kontzeptura jo nahi nuke. Lehen aipatu dudan bezala kirolari baten beharrak pertsona normal batenak baino askoz handiagoak dira eta horrek laguntza ergogenikoen behar handia suposatzen du. Laguntza ergogenikoak dira gorputzean dauden substantziak edo/eta bakoitzaren gastuak betetzeko jan edo hartu behar diren substantziak. Ez dute bakoitzak duena baino gehiago ematen, baina falta badira, gorputzak ezin ditu bere funtzioak normal bete. Eta honela, substantzi gehiago eta neurri handiagoen beharrak ez du esan nahi dopina denik. Bestalde, substantzi hauek hartzeko bidea berezia delako ez du esan nahi erabilpen ez egokia edo debekatua izan behar duenik. Honen ondoan daude noski substantzi bereziak, medikamentuak, gizakiaren ariketarako ahalmena igotzen dutenak, gorputzean izanik egoera hobetzeko ere kanpotik emanda direnak. Baina hemen ere "muga" jartzerakoan arazoak izango ditugu. Hau da, kirolari batek bere beharrak izango ditu, edozein pertsonak bezala,substantzi horren edukia bere gorputzean baxua bada, edo substantzi horrek betetzen duen eragina gutxiegi betetzen ari bada. Hemen errazena izango litzake kirolariak bere lehiaketa bertan behera uztea, baina profesionaltasuna eta beste loturak kontuan hartu behar dira. Hau da, bakoitzaren soldata edo diru kontratuak, taldearen lotura komertzialak, taldekideen egoera, e.a. Lehen mugak aipatzerakoan esan nahi dut, erabaki beharko litzakeela substantzi askorekin noraino "ergogenikoa" den eta nondik ez. Hala ere hau ezin da beti egin eta onartu beharko genuke substantzi batzuek erabat debekatuta izatea, osasunerako arrisku handia dutelako. Azken urteetan gertatu denarekin kirol medikuon lan eskubideak zalantzan jarri dira, bai substantzi baimenduak eta bai bide bereziak erabiltzeagatik. Gehienetan, eta kirolaren intentsitate eta errekuperazio beharrak horrela eskatzen duelako, substantziak neurri eta bide konkretuetan erabiltzen dira, baina beti kirolarien osasuna helburu nagusia izanik. Hau bai garbi utzi nahi nukeela. Osasunak, kirol medikuontzat, lehenik kirolariak suposatzen du ez duela inongo gaixotasunik, baina ezta ere inongo arriskurik bere kirola betetzen duenean. Horregatik hasi aurreko kontrolak, jarraipenak, errendimenduaren diagnostikoak, entrenamendurako gomendioak, laguntza ergogenikoak eta medikazioa derrigorrezkoak dira. Geuk ez dugu ulertzen Tour, Giro, futbol edo beste kirol baten munduko txapelketa bat kontrol medikurik gabe, erregenerazio sistema guztiak erabili gabe, elikadura egokirik gabe, eta ibilbidearen planifikazioan parte hartu nahiko genuke ere. Hau dena da gure helburua, mediku bezala, kirolarien osasuna delako. Honekin, mahai gainean jarri nahiko nuke nola egun dopingaren aurkako kanpainak bakarrik profesionalen arloan bere indarrak jarri dituen eta ez prebentzio mailan. Ezin ditugu begiak itxi egun afizionatuen pelotoian entzuten denari. Edozein txirrindulariri eskaini dizkiote debekatuta dauden substantziak. Eta denon hipokresia alde baterautzita, ez gara medikuak tratamenduak kontrolatu edo agintzen dugun pertsonak. Gainera askotan entzun behar dugu, "ezer" hartu gabe ezin dela profesionaletara pasa, eta substantzi "berezi" batzuek eman gabe gaizki jokatzen ari garela txirrindulariekin, "ezinezkoa delako profesionaletara iristea". Honetara iritsita esan nahi nuke substantzien erabilpenaren arriskuaren ondoan agertzen ari direla automedikazio edo "sasiadituen" tratamenduak. Dirudi, eta nahiko kontrolik ez dagoelako, afizionatu mailan edozein substantzia hartu daitekeela, bakarrik ariketarako balio dutela eta ez dutela inongo ondoko eragin kaltegarririk. Benetan dirudi kirol medikuok tontoak garela eta edonork dakiela gu baino gehiago farmakologiari buruz. Eta "sasiaditu" hauek gutxitan ikusten dute zein nolako kalteak eragintzen dituzten beraien planteamenduak txirrindularietan, gehienetan kaltetuek ez dutelako ezer esaten. Errazena da, ikusi bakarrik ez dago batzuek lortzen duten arrakasta. Eta zenbatek ez dituzte nahitako emaitzak lortzen substantzi debekatuak hartu ezkero?. Nork baloratzen du etorkizunean agertu daitezkeen ondorioak? Osasuna delako helburu nagusia dopingaren aurkako legeak garbia eta zehatza izan behar du. Garbi zein diren osasunean kalte egiten duten substantziak, garbi kantitatea eta ez bakarrik kalitatea. Horretarako, eta askotan eskatu dugun bezala, erabakiak hartzen direnean kirol medikuok zer esana izan beharko genuke. Kirolari batek ezin du beti beldurrez egon edozein medikamentu normala hartzen duenean. Ezin delako gizartean ere edozein produktua kaltegarria dela zabaldu. Baina garbi geratu behar da ere dopingaren aurkako borroka, borroka legala dela, eta horretan legedia egiten eta betearazten dutenek erantzun garbia izan behar dute. Dirudienez dopingaren arazoa "medikuon" arazoa bakarrik da eta inork ez du aipatzen taldeko zuzendarien ardura, emaitzak bakarrik eskatzean eta begiak itxita izaterakoan, ez badu aktiboki edozer gehiago egiten; ezta txirrindulari bakoitzaren erantzuna,badakielako galdetzen zer ematen dioten bai medikuak bai taldeko edonork, edo berak zuzenki erabakitzen duelako substantzi debekatuak hartzea; ezta federakuntzako arduradunek ez dituztelako informazio kanpaina egokiak zabaltzen, kontrol gutxi egiten direlako; ezta politikoek dopingari buruz batzuetan hitz egiteagatik, eta ez benetako eta behar diren adin edo mailetan kontrolak egiteko baldintza egokiak jartzen; eta azkenik gizarte osoa, eta hemen barruan txirrindulari gazteen gurasoak, askotan badakitelako zertan ari diren. Ezin da ukatu dopinga dagoela kirolean, gizartean beste tranpa, delitu eta arazoak dauden moduan, eta hauek borrokatzen diren moduan dopina ere borrokatu behar dela. Baina honek ez du esan nahi kirolari guztiak dopatu egiten direla, esan ezin den moduan inor ez dela dopatzen. Kirola geroa eta garbiagoa izango da, gure kirolari gazteek hezkuntza on bat izaten badute. Denon lana da gazteei mugak non dauden erakustea, ez bakarrik legearenak, osasunarenak batez ere. Kirolariek ez dute bizitza luzea, asko irabazi dezakete, baina ez du ezertarako balioko ez bada osasuna mantentzen. Iñaki Arratibel, SHEE IVEF Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundea Euskonews & Media 173.zbk (2002 / 6 28 / 7 5) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria