135 Zenbakia 2001-09-14 / 2001-09-21

Gaiak

Euskal animazioa

VALLEJO, María

Euskal animazioa Euskal animazioa * María Vallejo Ilarduia Pertsona askoren urteetako lan ezezaguna eta isilpekoa. Inbertsioak eta produktu konpetitiboak atzerrian. Oso arrunta ez den eremu batean ikerketa nekaezinak. Hamar bat enpresa, 300 profesional baino gehiago. Emanaldi minutu asko, telesailak, luzemetraiak, publizitatea,... Hau da gure herriko animazio lana. Kalitate handiko eta hobetzen doan industria konpetitiboa. Baina oso ezezaguna dena. Ohitura industriala altzairuarekin lotuta dagoen herri batean lan mota ezberdinak sortzen ari dira, industria ehuna eta inbertsioa. Nazioartean ezaguna da euskal enpresen lanerako gaitasuna, seriotasuna, ikerketa esfortzua eta teknologia berrietarako inbertsioa. Enpresa proiektu berri hauetan, ikus entzunezko arloa dago eta zehazki marrazki bizidunen produkzioa. Baztertu behar diren topiko batzuk daude: munduko animazio guztia ez da Estatu Batuetan eta Asian egiten. Animazio bide honetan lan egiten dugun profesionalok konpetitiboak gara eta besteen besteko sormen eta teknologia kalitatea dugu. Lan guztia ez dute ordenagailuek egiten. Eskulan asko behar da produktua egiteko, hau da, lan merkatua dago. Animazioa errentagarria da, merkatuek eskatu egiten dute, egunean baino egunean emanaldi eta telebista kate gehiago dago. Gure gizartea ikus entzunezkorantz doa, interneterantz, irudiaren mundurantz eta edukiak falta dira. Beste alde batetik, animazioa, umeentzako bakarrik egina eta balio gutxiko artikulu bezala baztertua izan zen, baina bai sozialki eta baita ekonomikoki beste edozein industriak besteko magnitudea lortzen joan da. Los Simpson, Pokemon, bideojolasak, South Park eta abarrek suposatu duten fenomenoa soziala klasikoak bestekoa izatera heldu da. Telebistak edo zineak duen zabalkuntzak bere garrantzia handiagotu egiten du, futbola eta politika ere gaindituz. Etekin handiek, ez dute mundu hau bakarrik kultura gisa hartzea suposatzen baizik eta negozio bezala ere bai, ez bakarrik artista bezala, lan merkatu moduraere bai, ez bakarrik amets eta proiektuen lantegi bezala baizik eta industia ehun bezala ere bai. Animazio industriaren garapena indartzeko gure herrian alde biri heldu behar zaio, inbertsioari eta prestakuntzari. Orain bai erakunde publiko eta baita pribatuek errelebua hartu behar dute, inbertsioak egin, indartu, sustatu. Heziketa publiko eta erregelatu batekin profesionalak prestatu eta enplegua suspertu. Guk gure aldetik lan egiten jarraitu eta ikuslea... gozatzera! María Vallejo Ilarduia, Merlin Animación S.L. Argazkiak: The Simpsom," http://webgunetik South Park, "http://kukutxu.iespana.es/kukutxu/south park.htm" webgunetik Pikachu, "Bazar de Pokemon" webgunetik "http:// Euskonews & Media 135.zbk (2001 / 9 / 14 21) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria