135 Zenbakia 2001-09-14 / 2001-09-21

Gaiak

Euskarazko animazio filmak, euskal zinemaren adierazgarri

GOMEZ, Iñaki

Euskarazko animazio filmak, euskal zinemaren adierazgarri Euskarazko animazio filmak, euskal zinemaren adierazgarri * Iñaki Gómez Sarasola Euskal zinema, eta, oro har, ikus entzunezkoen sektorea, aurrez sekula izan ez duten arrakastarekin sartu dira milurteko berrian. Academia de las Artes y Ciencias Cinematográficas delakoak espresuki goraipatu ditu bai Euskadin 2000. urtean zehar egindako hainbat ekoizpen, bai eta bertako gidoigile, aktore, zuzendari eta teknikarien lana ere, eta akademiak berak banatzen dituen Goya sarietarako finalisten zerrenda ospetsuan jaso ditu. Euskal ikus entzunezkoen arrakasta ondoen islatzen duen sektorea, Animazio Zinemarena dugu. Adierazgarria da oso lau metraje luzeko film finalistetatik hiru Ikus entzunezkoen Euskal Sektoreko enpresa eta sortzaileek ekoiztuak izatea; azkenean, IRUSOINen KARRAMARRO UHARTEA obrak eskuratu zuen 2000. urteko animaziozko metraje luzeko filmik onenaren saria. Aintzatespen publiko horrek Ikus entzunezkoen Euskal Sektorea potentzialitate handiko eremua dela adierazten du inplizituki, eta funtsezko paper bat gordetzen dio gero eta indartsuagoa den Ezagutzaren Ekonomiaren testuinguruan. Hain zuzen ere Kapital Intelektual edo Kreatiboan oinarritzen da dimentsio ekonomiko honetako balioen katea, Euskal Herriak izan badaukala frogatu duen lehengaia; guztiz beharrezkoa da kapital hori Ikus entzunezkoek bultzatzen duten Industria Kulturalen kontsolidazioaren bidez intentsiboki erabiltzea, era berean aukera orokor bat ere izanik. Edonola ere, indartzen ari den eta marko global berriaren baitan bokazio estrategikoa duen Euskal Ikus entzunezkoen arloa garatzearen aldeko apustua, erreferentzia gisa balio diguten beste ekonomietan duen esanahi eta garrantziarekin alderatzean justifikatzen da. Herrialde garatu gehienek estrategikotzat jotzen dute ikus entzunezkoen sektorea. Ez dut uste ekarpen berririk egingo nukeenik EEBBetako azken hamarkadetako sektore ekonomiko nagusietariko bat, automobilen eta armen industriarekinbatera, ikus entzunezkoen sektorea dela esaterakoan. Izan ere, zerbitzu eta industria auxiliarren beste sektoreak bultzatzen ditu, BPGrako negozioen zifrak handitzen ditu, enplegua sortzen du, eta esportatu ere asko egiten du. Arrazoi horiengatik guztiengatik, EEBBetako gobernuak gorputz eta arimaz defendatzen ditu iparrameriketako ikus entzunezko sektorearen interesak nazioarteko foro eta akordio komertzialetan Karramarro uhartea. Baina ikus entzunezkoen sektorea dagoeneko ez da EEBBentzat bakarrik estrategikoa. Iparrameriketako ikus entzunezkoen edukiak kultura eta merkataritzaren aldetik gero eta gehiago kolonizatzen ari zirela ikusirik, eta ondorioz multinazional estatubatuarrekin lehiatuko zuen ikus entzunezkoen industria lokal bat eduki beharraren garrantziaz jabeturik, Alemania, Frantzia, Britainia Handia, Italia eta Espainia, besteak beste, ikus entzunezko lokalen edukia sortu eta garatzea sustatzeko erabaki politiko eta ekonomikoak hartzen hasi ziren 80ko hamarkadatik aurrera. Lehen neurri hauen helburu nagusiak, enpresa lokalei edukiak sortzen lagunduko zien gaitasun finantzieroa ematea eta telebistako operadore, banatzaile eta erakusleek ekoizle lokalekiko obligazio batzuk izatea ziren. Hala ere, herrialde hauetako arduradun politikoak laster konturatu ziren neurri hauek ez zirela nahikoak. 90eko hamarkadaren hasieran, zinema eta telebistako profesional gazteen belaunaldi berri aparta zuen Europako ikus entzunezkoen industriak. Sektore berri honetako enpresariek ikusi zuten komertzial hutsak izango ziren ikus entzunezkoen proiektuen diseinu eta garapenean oinarritu behar izango zutela benetako ikus entzunezkoaren industria europar bat sortu nahi baldin bazuten, eta autorearen ikus entzunezkoen edukia izenekoekin elkarbizi zitezkeela, eta hala egin behar izango zutela. (EEBBetan ia zuzendari guztiek daukate ekoiztetxe bat, baina ba al da iparrameriketako ikus entzunezkoen industria benetan hazten duen eduki mota zein den garbi ez daukanik?). Nolanahi ere,iparramerikar enpresa globalak ordurako hasiak ziren beren plan estrategikoetan informazioaren gizartea, aisialdiaren, entretenimenduaren eta hezkuntzaren ekonomia... hots, edukien globalizazioa bezalako kontzeptuak sartzen. Europan kokapen ezinobea zeukaten eta ikus entzunezkoen mundu mailako merkatuan esperientzia luzea zeukaten makro konpainia hauen integrazio bertikaleko estrategiaren ondorioz, ikus entzunezkoen edukien ekoizpen, banaketa, erakusketa eta emisioaren balio kate osoa zehatz mehatz kontrolatu eta ezagutzen zuten. Era berean, aisialdi eta entretenimenduko beste sektore batzuetarantz hedatu zuten beren gaitasun traktorea, hala nola gaikako parkeetara (aldi berean industria turistikoa erakarriz), beste produktu deribatu batzuen ustiapenera (merchandising), etab. Analista ekonomiko gehienen ustez, datozen 20 urteetan Kultur Industria eta Ikus entzunezkoen Sektorea izango dira ekonomia europarra garatzeko faktore estrategikoak. Ahmed, Alhambrako printzea. Egoera honen aurrean, estrategiak erabat zehaztuta daude. Komunikazio Talde garrantzitsuenak dagoeneko prest daude, eta telekomunikazioetako kontsortzio handiak edukiak ekoizten dituzten enpresak milioien truk bereganatzen hasi dira (AOL Time Warner). Itxi egiten dute komunikazio sareen jabetzarekin hasten den eta sare horietatik zehar joango diren edukien eskurapenarekin amaitzen den zirkulua. Jokabide hori eskala ekonomiko txikiagoetan ere imitatzen da, eta espainiar Estatuan ere ikus daiteke antzeko kontzentrazio enpresarialen integraziorik (Grupo Telefónica Antena3 Lola Films...). Euskal Ikus entzunezkoaren Sektorearen geroari dagokionez, bi aukera dauzka: kontzentrazio prozesuren batean fagozitatu eta abduzitu egin dezatela uztea, beren helburuen artean duela gutxi hainbeste harrotu den Kapital Intelektual eta Sortzailea eskuratzea dagoela ahaztu gabe, edota, aitzitik, Euskal Ikus entzunezkoen Sektorearen garapen eta kontsolidazioan oinarrituko den apustu estrategiko bat instrumentatzea, sektore dinamikobat, edukiak sortuko dituen egitura egonkorrak sustatzeko gai, egokitzapen teknologikoaren exigentziei beste edozeinek baino hobeto erantzuteko gai, Euskal Herria kanpoan positiboki islatzeko gai, eta, funtsean, gure herriaren garapen ekonomiko eta sozialari funtsezko ekarpen bat egiteko gai izango dena. IBAIAk, Ikus entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak, bigarren honen alde egin du apustua. Hori dela eta, interes berezia dauka bere diagnostikoan Euskal Administrazio Publikoarekin, Euskal Irrati Telebistarekin nahiz gainerako elkarte profesionalekin bat egin eta guztien artean Euskal Ikus entzunezkoak sustatzeko marko bat sortzeko. Horrela, arrazoia eman beharko genioke Ekonomia Berriaren guru bat den eta Washington DCko Joera Ekonomikoen Fundazioko presidente den Jeremy Rifkin i, duela oso gutxi ateratako artikulu batean "kataluniar eta euskaldunek mugarik gabeko Europaren baitan beren oinordetza kulturala gordetzeko egindako ahalegina" goraipatzen zuen eta. Iñaki Gómez Sarasola, IBAIAko presidentea (Ikus entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) Euskonews & Media 135.zbk (2001 / 9 / 14 21) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria