112 Zenbakia 2001-02-23 / 2001-03-02

Gaiak

Larrialdietarako planak Euskal Herrian

INORIZA, Iñaki

Larrialdietarako planak Euskal Herrian Larrialdietarako planak Euskal Herrian * Iñaki Inoriza Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat arrisku dauzkagu, ezaugarri beretsuak dauzkan beste edozein lurraldek bezala, eta Administrazio Publiko moderno eta eraginkor batek derrigorrean hartu behar die aurrea. Arriskuen efektuak minimizatzeko eman beharreko lehen pausoa, arriskuak existitzen direla aitortzea eta arriskuok zer nolako dimentsioak har ditzaketen zehaztea da. Euskadiko Larrialdiei Aurregiteko Bidearen arabera (LABI) (ekainaren 24ko 153/97 Dekretua), honakoak dira Euskal Autonomia Erkidegoan dauzkagun arriskuak: Arrisku horietako batzuk, beren ezaugarriak direla eta, inoiz ez dira larriegiak izango, zuzenean kaltetutako pertsonen kasuan izan ezik; hala nola, pertsonak desagertzean edo trafiko istripu txikiak izatean. Beste arrisku batzuk, berriz (arrisku sismikoak, esaterako), Autonomia Erkidegoaren berezitasunak ikusirik, ez dute hondamendirik sortuko. Arrisku hauen ondorioz Autonomia Erkidegoan sor litezkeen egoerak hasiera batean hondamendiak izango ez diren arren, Taktika Operatiboak aurreikusi dira erantzun mekaniko gisa, gertakariaren arabera hartu beharreko neurriak eta bitarteko zein baliabideak mobilizatzeko jarraitu beharreko irizpideak zehazteko. Arrisku hauetako baten batek uste baino askoz ere dimentsio handiagoak hartuz gero, eta aurreikusita dauden larrialdietarako ohiko egiturak nahikoak ez direla ikusiko balitz, aipaturiko Euskadiko Larrialdiei Aurregiteko Bidea (LABI) delakoan finkatutako mekanismoa aplikatuko litzateke. LABI, apirilaren 3ko 1/1996 Larrialdiak Kudeatzeko Legea n arautzen den larrialdietarako sistemako elementu nagusia da. Euskal Autonomia Erkidegoan jazotako edozein istripu larri, hondamendi nahiz kalamitate publikori eta hauen ondorioei aurre egitea da bere helburua, arriskua edozein delarik ere. Administrazioak zuzendutako beste edozein larrialdietako planak daukan helburu berbera dauka LABIk; alegia, egitura instituzionalaklarrialdiaren ondorioz sortutako egoera berrira egokitzea, hiritarrek eta ondasun publiko nahiz pribatuek ahalik eta segurtasun maila handiena izan dezaten. Material arriskutsuen istripua. Larrialdi handien kasuan erantzun bat emateaz gain, LABIk, plan zuzendaria denez gero, Autonomia Erkidegoko babes zibilaren planifikazioaren egitura orokorra ere zehaztu behar du, eta plan berezia behar duten arriskuak zeintzu diren adierazi ¾ EAEko Administrazioak dauka plan horien gaineko eskuduntza¾ : Istripu industrial larria (Seveso direktiba) Salgai arriskutsuen garraioa Basoetako suteak Uholdeak Beste alde batetik, ohiki babes zibilak tratatu dituen beste arriskuei eman beharreko erantzuna planifikatzea (hala nola zentral nuklearrena edota arrisku belikoa) ez dagokio ofizialki Autonomia Erkidego honetako Administrazioari. Horrez gain, EAEn ez daukagu beste erkidego batzuetan dauzkaten arriskuen kasurako (bolkanikoa edo sismikoa, adibidez) erantzun bat planifikatzeko beharrik. Europar Batasunak Seveso Direktibaren bidez arautu ditu jarduera industrialek dauzkaten arriskuak. Bertan, istripuren bat gertatuz gero kalteak sor litzaketen industrien ezaugarriak finkatzen dira, eta segurtasun maila ahalik eta onena izateko eta arriskua sortzearen kasurako erantzuna aurreikusia izateko betebehar batzuk finkatzen dizkie bai industrialari, bai Administrazioari, kalteak minimizatu ahal izateko. EAEn, gaur egun, 12 dira araudi honi jarraituz larrialdietarako plan bat daukaten industriak, eta, araudiak igo egin duenez exigentzia maila, epe laburrean kopuruak gora egingo du ziurrenik. Euskal Herrian sustantzia arriskutsu asko ekoiztu eta kontsumitzen dira, eta, komunikazio sarearen aldetik Penintsulan daukagun kokapena kontuan hartuta, handia da oso gure erkidegoan zehar garraiatzen diren salgai arriskutsuen kopurua. Berriki egin diren ikerketen arabera, 3.778.358 TM sustantzia arriskutsuk zirkulatzen dute urtero EAEn. Arrisku honez jabetuta, gure Autonomia Erkidegoak larrialdietarakoplan bat prestatu du, orain bertan Administrazio Estatalaren homologazioa jasotzeko zain dagoena. Gure Autonomia Erkidegoan dauzkagun arrisku naturalen artean larriena, uholdeak izateko arriskua da, zalantzarik gabe. Gogoan izan 1983ko abuztuan izandako uholdeak direla azken 30 urteotan izan dugun hondamendirik latzena. Arrisku horri aurre egiteko, gure Administrazioak EAEko Uholdeen Arriskurako Larrialdietarako Plan Berezi bat dauka prestatuta, Gobernu Kontseiluak 1999ko ekainaren 8an onartu zuena eta 2000ko otsailaren 19ko EHAAn argitaratu zena. Erkidegoan daukagun beste arrisku bat, basoetako suteak ditugu, baina arrisku honek, nolanahi ere, ez dauka gure inguruko beste erkidegoetan bezalako gogortasuna, hedadura eta maiztasuna. Urte sasoien aldetik ere, guk ez ditugu mediterranear klima daukaten erkidegoek pairatzen dituzten garai berdinetan izaten; izan ere, udazken eta neguan izan ohi dugu arrisku handiena, eta udan, berriz, gutxiena. EAEko Basoetako Suteetarako Larrialdietarako Plana 1998ko otsailaren 3an onartu zuen Gobernu Kontseiluak, eta 1998ko martxoaren 23ko EHAAn argitaratu zen. Bestetik, Plan Zuzendari gisa LABIk daukan beste helburuetako bat, udalerrietako babes zibileko planetarako ildoak finkatzea da. Besteak beste, 20.000 biztanle baino gehiagoko hirietako udalek larrialdietarako plan bat prestatu beharko dutela dio. Honi dagokionez, esan behar da azken hiru urteetan 20.000 biztanle baino gehiagoko euskal udalerri guztiek eta 5.000tik gorako ia guztiek prestatu dutela beren plana, edo aurrez zeukatena berrikusi dutela. Guztira, EAEko 73 udalerrik daukate larrialdietarako udal plan eguneratu bat, eta gainerakoak prestatzen nahiz berrikusten ari dira. ABADIÑO AZPEITIA DONOSTIA GERNIKA ABANTO BALMASEDA DURANGO GETXO ALONSOTEGI BARAKALDO EIBAR GUEÑES AMOREBIETA BASAURI ELGOIBAR HERNANI AMURRIO BEASAIN ELORRIO HONDARRBI ANDOAIN BERGARA ERANDIO IGORRE ARETXABALETA BERMEO ERMUA IRUN ARRASATE BILBAO ETXEBARRI LANTARON ARRIGORRIAGA DEBA GALDAKAO LASARTE AZKOITIA LEGAZPIA MUNGIA RENTERIA USURBIL LEGUTIANO MUZKIZ SANTRURTZI VALDEGOBIA LEIOA OIARTZUN SESTAO VILLABONA LEKEITIO ONDARROA SONDIKA VITORIA LEZO OÑATI SOPELANA ZALLA LOIU ORDIZIA TOLOSA ZARAUZ LLODIO ORIO TRAPAGA ZIERBENA MARKINA PASAIA URNIETA ZUMAIA MOTRIKU PORTUGALETE URRETXU ZUMARRAGA Larrialdietarako planek, gainera, aurrerapauso handiak eman dituzte autobabeserako planetan ere. Agiri hauetan, talde zehatzek (eskola, industria, zentro administratibo, etab.) bai arrisku egoeratan, bai prebentzio eta aurreikuspen kasuetan beren segurtasuna mantentzeko egin behar dituzten jarduerak zehazten dira. Azpimarratzekoa da Erkidego honetan dauden lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe guztiek larrialdietarako plan bat izan dezaten Administrazio honek egin duen ahalegina. Horri esker, gaur egun 949 ikastetxek daukate autobabeserako plana. Ikus daitekeenez, Euskal Administrazioa buru belarri aritu da azken urteotan larrialdietarako planak prestatzearen alde lanean. Lan hau, ostera, inoiz ezin da amaitutzat eman, beti izango baita hobetu eta berrikusi beharreko alderdirik, segurtasun maila areagotzeko ildo berriak finkatuz. Iñaki Inoriza, Responsable del Servicio de Planificación. Dirección de Atención de Emergencias. Departamento de Interior. Gobierno Vasco Euskonews & Media 112.zbk (2001 / 2 23 / 3 2) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria