112 Zenbakia 2001-02-23 / 2001-03-02

Gaiak

Euskadiko Laguntza Txakurren Taldearen sorrera

GARITAONAINDIA, Carmelo

Euskadiko Laguntza Txakurren Taldearen sorrera Euskadiko Laguntza Txakurren Taldearen sorrera * Karlos Garitaonaindia Denboran atzera jotzen badugu, eta geure buruari galdetzen diogunean hasiera batean zergatik hasi ginen laguntza txakurrekin egiten, argi ikusten dugu hasiera hasieran, kirol mailan lehia mundua bilatzen genuen lagun talde baten zaletasuna besterik ez zela. Gehiago zehaztuz, 1979. urtean Bizkaiko hainbat herritan batu ginen Europan egiten ziren txapelketara joateko trebakuntzarako zegoen araudia aztertzeko. Trebakuntzak hiru diziplina ditu: bilaketa, obedientzia eta defentsa. Diziplina hauek, geroago Espainiak ere, onartu zituen. Lehenengo esperientzia aberasgarriaren eta pozgarriaren ondoren, aurrera egitea erabaki genuen trebakuntzak eskatzen duena ikasteko. Erabaki honek, 1981. urtean Mannheim hirira (Alemania) eraman gintuen, eta bertan, Edertasun Txapelketa ikusi genuen. Bidai honetan, "Bundesarbeitsgeminschaft Rettungshundeeführender Vereinigunge e.v." elkartearekin jarri ginen harremanetan, Salbamendu arloan egiten zituzten ekintzak zabaltzeko zuen standean. Elkartearen helburuak ezagutu genituen: (galdutako edo/eta lurpean edo elurpean edo hondarpean zeuden pertsonak bilatzen zituzten), estruktura, antolaketa, finantziaketa bideak eta entrenamendurako metodoak. Ordura arte izandako lan garrantzitsuena Algeria eta Napoliko lurrikarak izan ziren. Ondoren, 1981eko urrian, Frankenthal en gidari eta txakurrei egin zitzaien azterketa ikustera joateko gonbitea jaso genuen, Alemaniako hainbat taldeek egin zutena. Azterketa honetan kalitateaz eta erabilitako bitartekoetaz, handia , ohartu ginen, eta baita Salbamendu Operazio batean parte hartzen duten erakundeen arteko koordinazio ezin hobeaz: Gurutz Gorria, Polizia, Ejertzitoa, Su hiltzaileak, Boluntarioak,.... Bigarren harreman hau, "Bundesverband" taldearekin, oso garrantzitsua izan zen, harreman estua lortu genuen eta. Geroago, 1982ko maiatzean bost gida eta hiru txakurrez osatutako talde alemaniarraEuskadira etorri zen. Harremanak, egun ere, dirau eta eskerrak ematea gura dizkiegu emandako laguntza guztiagatik: bai teknika mailan, bai pertsona mailan. Jasotako esperientzia guztiaren ondoren, lehenengo planteamendua egin genuen, eta jarraian EUSKADIKO LAGUNTZA TXAKURREN TALDEA sortzea erabaki genuen. Eta pertsonak aurkitzeko txakurren laguntza talde modura, Espainian sorturiko lehenengoak izan ginen. EUSKADIKO LAGUNTZA TXAKURREN TALDEAREN HELBURUA Taldearen helburua, gidariak eta hauen txakurrak osatzen dituzten taldeak trebatzea, da. Talde hauek, bilaketa eta erreskate lanetarako prestatzen dira: basoan, hondar artean, elur azpian,... 17 urteko lanaren ondoren, Salbamendu Operazio asko egin ditugunean, uste dugu gure jarduera honekin Laguntza Elkarteen artean arlo berezi bat betetzen dugula. Hasiera hasieratik, helburua prestakuntza tekniko ona lortzea izan da, gizarteari eskaini diezaiokeguna onena izan behar duela ikusten dugulako. Ezarritako helburua lortzeko lan egitasmo bat garatzen dugu, hau da: eguneroko ariketak eta taldeko entrenamenduak, urtero azterketa antzerako bat "Prueba de Calificación" deitzen dena, eta guztia Salbamendu Operazioetan parte hartu ahal izateko, nazioarte mailan eskatzen den maila lortzeko. EUSKADIKO LTTk Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Larrialdietarako Zuzendaritzarekin Kolaborazio Hitzarmena du izenpetuta. 1994ko urriaren 10ean MANNHEIM en (Alemania) salbamendu txakurrekin egiten den lana homogeneizatzeko eta koordinatzeko sortzen den "Bundesarbeitsgeminschaft Rettungshundeeführender Vereinigunge e.v. (BAG RHV)" elkarteko kide da eskubide osoarekin. 1993an ESTOCOLMOn (Suedia) nazioarte mailan salbamendu txakurrekin egiten den lana sustatzeko sortzen den "International Rescue Dog Organisation" (IRO) elkarteko kide da eskubide osoarekin. "Asociación Nacional de Grupos del Perro de Salvamento" (ANGPS) elkarteko bazkide sortzailea da. OPERAZIO BATEN ANTOLAKETA Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeak, 112 (SOS DEIAK) zerbitzuarekinkoordinatuta funtzionatzen du, beraz, gure irteera guztiak zerbitzu honek aktibatu eta martxan jartzen ditu. Operazioa martxan jartzen da taldeko kide batek deia jasotzen duenean. Dei honetan, gure "Sistema Opeatiboa"k ezartzen duen protokoloa jarraituta, ahal den informazio guztia lortzen da. Informazio guztia dugunean, deia jaso duen kideak Operazioa antolatzen du. Eta operazioa antolatzeko erabiliko dituen baliabideak zorigaitzak berak, neurria ikusitakoan, ematen ditu. EUSKADIKO LAGUNTZA TXAKURREN TALDEA Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea (ELTT) 1983ko otsailaren 3az geroztik elkarte modura dabilen taldea da, orduan onartu baitziren taldearen Estatutuak, eta Herrizaingo Ministeritzak duen Elkarteen Erregistroan izen emanda geratu zen. Taldea 12 bazkidek sortu zuten. Egun, 22 bazkide ditu. Bazkidea kaleko pertsona arrunta da. Bakoitzak bere jarduera profesionala du, eta aldi berean, ezer kobratu barik, lanak uzten dion denborako ordu asko taldera eskeintzen ditu. Taldearen helbidea Elorrion (Bizkaia) dago. Taldeak duen eragiketa sistema, urte guztiko egun guztietako ordu guztietan dabil. ELTT Espainiako Elkarte eta Laguntza eta Salbamendu Entitate Ofizialen esku dago, eta laguntza behar denean, hau 112 SOS DEIAK telefonora deituta eskatzen da. Interesik baduzu gurekin harremanetan jartzeko idatzi gure posta elektronikora, edo honako helbide honetara; edo deitu honako telefono honetara: "Grupo del Perro de Salvamento de Euskadi" 58 posta kutxatila 48230 Elorrio (Bizkaia) (Tel. 696442382) Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeak ELTT , garrantziaren eta emaitzaren arabera, honako larrialdi hauetan hartu du parte, besteak beste: 1983ko maiatza. Leherketa Galdakaoko (Bizkaia) "Explosivos Riotinto" enpresan. Hondakinen artean aurkitutako 7 biktimetatik, 5, talde honek aurkitu zituen. 1983ko abuztua. Uholdeak Euskadin. Bizkaian zehar lokatz azpian geratutako autoetan geratu ziren lagunen bilaketa. 1985eko otsaila. Hegazkin baten istripua Oiz mendian (Bizkaia). Eroritakohegazkineko bidaiarien bilaketa. 1987ko ekaina. Ordiales eko (Picos de Europa Asturias) begiratokiaren inguruan galdutako mutiko baten bilaketa. Mutiko honen bilaketan zazpi lagunek bizia galdu zuten Ertzantzaren helikopteroak izandako istripuaren ondorioz. Istripu honetan pilotuak, kopilotuak, Asturiasko Babes Zibileko Koordinatzaileak, eta, ELTTko lau kidek eta hauen txakurrek, galdu zuten bizia. 1988ko abendua. Ori (Gipuzkoa) mendiaren inguruan lagun baten bilaketa. ELTTk, desagertutakoa, bizirik aurkitu zuen. 1992ko urtarrila. Santanderko "Hotel Bahía de Santander" hotelaren erorketa. Hondar azpian zeuden bost lagun aurkitu zituen ELTTk. 1992ko maiatza. Bilbao Santander autobidearen eraikuntza lanetan luizia. Lur eta harkaitzen azpian zegoen laguna aurkitu zuten. 1993ko maiatza. Elgeta (Gipuzkoa) inguruan desagertutako gizon baten bilaketa. Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeak hilik aurkitu zuen. 1995eko azaroa. Villamadernen (Araba) bost egun desagertuta zeramatzan lagun baten bilaketa. ELTTk bizirik aurkitu zuen. 1996ko abuztua. Uholdeak Biescasen (Huesca). Urak eramandako lagunen bilaketa. Lokatz eta sasi azpian lurperatutako bederatzi lagun aurkitu zituen ELTTk. 1998ko abuztua. Lekerketa Lopidanako (Araba) gasolindegian. Leherketa hondarren artean geratu zen laguna hilik aurkitu zuen ELTTk. 1998ko urria. Eraikuntzan ari zen langile bat lur eta harkaitz azpian geratu zen Santurtzin. ELLTk hilik aurkitu zuen langilea. Bestalde, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeak, beste talde eta elkarte batzuekin batera, Laguntza Taldeak trebatzeko gaiak aztertu diren nazioarteko hainbat bileratan parte hartu du. Baita ere parte hartu du, teknikari espezializatuei zuzendutako ikastaroetan eta bilaketa eta erreskatea simulatzen diren saioen prestaketan. 1984ko urria. Zurich. Trebatutako txakurrekin Nazioarteko Salbamendu Topaketak. Partehartzaileak: 27 herrialde. 1987. THV Mannheim Taldeak laguntza txakurrentzat antolatutako Topaketak. Gonbite berezia. 1988ko iraila. Alemania.Bilaketa eta Erreskate Simulakroen Nazioarteko bilera. 1994ko ekaina. Suiza. Salbamendu Txakurren ekipoetako epaileei zuzendutako ikastaroa. Antolatzailea IRO (International Rescue Dog Organisation) Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea kide da. 1993ko maiatza. Estocolmo. Laguntza Txakurren Nazionarteko V. Topaketak. 1995eko uztaila. Colorado. Laguntza Txakurren Nazioarteko VI. Topaketak. 1997ko maiatza. Viena. Laguntza Txakurren Nazioarteko VII. Topaketak. 1997ko uztaila. Suiza. Simulakroa hondar artean, nazioarteko ekipoei zuzenduta. ELTTk bost ekipo eraman zituen. 1999ko martxoa. Andorra. Salbamendu taldeentzat mendian dagoen arriskuei eta maniobrei buruzko I. Jardunaldi Teknikoak. 1999ko maiatza. Alemania. Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeko bi kide BAG RHVko Nazioarteko Epaile izendatu zituzten. Karlos Garitaonaindia, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea Euskonews & Media 112.zbk (2001 / 2 23 / 3 2) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria